Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2013ko abenduaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Oposaketak eta lehiaketak

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5571

AGINDUA, 2013ko abenduaren 5ekoa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, honako agindu honetako hutsak zuzentzeko dena: «Agindua, 2013ko azaroaren 18koa, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendean dauden Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan, 2014ko ekainaren 30ean zuzendari postua hutsik geratuko den horietan, zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketarako dei egiten duena».

2013ko abenduaren 4ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (231. zk.) argitaratu zen 2013ko azaroaren 18ko Agindua, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarena, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendean dauden Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan, 2014ko ekainaren 30ean zuzendari postua hutsik geratuko den horietan, zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketarako dei egiten zuena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Gisa horretako hutsak atzeman dira aipatutako Aginduaren IV. eranskinean, eta agindu honen bitartez zuzendu egiten dira hutsok.

Hori guztia dela eta, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Agindu honen eranskinean agertzen da 2013ko azaroaren 18ko Aginduaren IV. eranskina. Agindu horrek, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuarenak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren mendean dauden Unibertsitatez kanpoko ikastetxeetan, 2014ko ekainaren 30ean zuzendari postua hutsik geratuko den horietan, zuzendariak hautatzeko merezimendu-lehiaketarako deialdia egiten du.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 5a.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburua,

CRISTINA URIARTE TOLEDO.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala