Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2013ko abenduaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
5572

AGINDUA, 2013ko abenduaren 3koa, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuarena, «Futubide-Fundación Tutelar Gorabide» fundazioaren estatutuetako 4. eta 5. (helbidea) artikuluetan egindako aldaketak Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko dena.

Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko egindako eskabidearen espedientea ikusi eta aztertu da.

AURREKARIAK

Lehenengoa.– 2013ko uztailaren 26an, Rafael Arnesto del Campillo Futubide-Fundación Tutelar Gorabideko ordezkariak aurkeztutako inskripzio-eskabidea sartu zen Herri Administrazio eta Justizia Sailaren Erregistroan. Eskabide horri honako agiri hauek erantsi zaizkio:

1.– José Luis Pastor Vega jaunak, fundazioko ahalordeak, 2013ko ekainaren 19an, Bilboko notario Ignacio Alonso Salazarren aurrean egiletsitako eskritura publikoaren bi kopia baimendun (protokolo-zenbakia: 893).

Eskritura publikoari honako agiri hauek erantsi zaizkio:

– Fundazioaren idazkari Marivi Ontoria Pérez andreak 2013ko ekainaren 18an Bilbon –lehendakariaren oniritziarekin– egindako ziurtagiria, 2013ko maiatzaren 28an egindako bilkurari dagokiona. Bilkura horretan aho batez onartu zen estatutuen 4. eta 5. (helbidea) artikuluak aldatzea.

Ziurtagirian, aipatutako artikuluen idazketa berri osoa jasotzen da.

Bigarrena.– Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Zerbitzu Teknikoek aztertu dute espedientea, eta, ondoren, ebazpen-proposamena eman dute. Hona hemen horretarako kontuan hartu dituzten,

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari dagokio fundazioaren estatutuak aldatzeko espedientea agindu bidez ebaztea. Hala ezarrita dago: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren 3.1 artikuluan; Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Babeslaritzaren Erregelamendua onartzen duen ekainaren 19ko 100/2007 Dekretuaren 4.1.a) artikuluan; Herri Administrazio eta Justizia Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen apirilaren 9ko 188/2013 Dekretuan; eta Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuan, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzeko eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzekoan.

Bigarrena.– Estatutuen aldaketa onartzeko eta aldaketa hori Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan inskribatzeko espedienteari funtsezko iritzitako datu eta agiriak erantsi zaizkio, eta bereziki, hauek: Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioei buruzko ekainaren 17ko 12/1994 Legearen 31. artikuluan eskatutakoak eta Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroaren Erregelamenduaren 44. artikuluan eskatutakoak. Azken erregelamendu hori ekainaren 19ko 101/2007 Dekretuaren bidez onartu zen. Aplikagarriak diren lege eta erregelamenduetan ezarritakoarekin bat dator estatutuen aldaketa.

Ikusirik aipatutako arauak eta aplikatzekoak diren gainerako arauak, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Futubide-Fundación Tutelar Gorabide fundazioaren estatutuen 4. eta 5. artikuluetan egindako aldaketak onartzea.

Bigarrena.– Fundazioaren estatutuen aldaketa hori inskribatzeko agintzea, agindu honen datarekin, eskritura publikoan ezarritakoaren arabera. Eskrituran jasota dago zein diren aldatutako artikuluak, hau da, 4. eta 5. (sozietatearen helbidea) artikuluak. Eskritura 2013ko ekainaren 19an egiletsi zuen fundazioaren fundazioko ahalorde osé Luis Pastor Vega jaunak, Bilboko notario Ignacio Alonso Salazar jaunaren aurrean (protokolo-zenbakia: 893).

Inskripzio horren ondoren, Fundazioaren helbidea udalerri berean egongo da, hau da, Bilbon; kalea, berriz, honako hau izango da: Andres Eliseo de Mañaricua kalea 14, 1. bis.

Hirugarrena.– Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea eta interesdunei bidaltzea.

Agindu honek amaiera ematen dio administrazio-bideari, eta, beraren aurka, berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Herri Administrazio eta Justiziako sailburuari, hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, agindua jakinarazi eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 3a.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala