Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

244. zk., 2013ko abenduaren 24a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
5578

IRAGARKIA, Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordearena, 2013ko urriaren 21eko Ebazpena jakinarazteko dena. Ebazpen horren bidez, aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebatzi egiten da.

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailari egotzi ezin zaizkion arrazoiengatik, idazki honen idazpuruan aipatzen den 2013ko urriaren 21eko Ebazpena ezin izan diegu jakinarazi Iskander García Oliva jaunari eta Adrián García Oliva jaunari. Hori dela eta, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legeak 59.5 artikulua betez, ebazpena iragarki hau argitaratuz jakinarazten dugu. Iragarki honen bidez, dei egiten zaie Iskander García Oliva jaunari eta Adrián García Oliva jaunari edo bere ordezkariari, gehienez hamabost eguneko epean Vitoria-Gasteizko Donostia kaleko 1ean agertzeko, 08:00etatik 14:30era, Ebazpenaren testu osoa jaso dezan. Epea iragarkia argitaratu eta hurrengo egunean hasiko da.

Eta Iskander García Oliva jauna eta Adrián García Oliva jauna non dauden ez dakigunez, iragarki hau ematen da, haiei jakinarazteko.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 5a.

Araubide Juridikoaren eta Zerbitzuen zuzendaria,

JOSU AGUIRRE GOITIA.


Azterketa dokumentala