Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2014ko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN, LURRALDE PLANGINTZA, NEKAZARITZA ETA ARRANTZA SAILA
325

EBAZPENA, 2010eko apirilaren 16koa, Ingurumeneko sailburuordearena, Mañariako udalerrian (Bizkaia) Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak sustatuta, burdinurtzeko jarduerarako ingurumeneko baimen bateratua emateko dena.

AURREKARIAK

2007ko abuztuaren 3an, Félix Galfarsoro Madariaga jaunak, Fundiciones Mugarra, S.A. enpresaren izenean eta ordezkaritzan, Eusko Jaurlaritzako orduko Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Sailari ingurumeneko baimen bateratua ematea eskatu zion, kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2006 Legeak xedatutakoaren arabera, Mañariako (Bizkaia) udalerrian burdinurtze-jarduerarako. Ondorengo dokumentu teknikoak erantsi ziren eskaerari:

  • Proiektu Teknikoa (2007ko abuztua).
  • Laburpen ez-teknikoa (2007ko abuztua).

Erreferentziako baimena eskatzeko unean Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak jarduerarako 2005eko uztailaren 28ko baimena zuen. Aipatutako baimena burdinurtu gris eta nodularreko piezen fabrikazio-jarduerarako eman zen.

2007ko irailaren 4an, Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak prozeduran esku-hartzea duten hainbat organori txostenak eskatu zizkion, Ingurumen Organoaren bidez proiektuaren gaineko eraginaren azterlana jendaurrean jartzeko izapidetzea adosteari dagokionez. Zehazki Mañariako Udalari, Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari eta Iparraldeko Konfederazio Hidrografikoari kontsultatu zien.

Beranduago, 2007ko urriaren 17an, xede dugun proiektuaren eta Mañariako hirigintza-plangintzaren arteko bateragarritasunari buruzko udal txostena bidali zen.

2008ko uztailaren 3an, Ingurumen Organoak agiri osagarriak eskatu zizkion sustatzaileari; espedientea 2009ko uztailaren 15ean osatu zen.

Aurkeztutako agiriak nahikoa zirela egiaztatu ondoren, Ingurumen sailburuordeak 2009ko irailaren 25ean emandako ebazpenaren bidez, jendaurrean jarri zen 30 egun balioduneko epean, Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak sustatutako proiektua, egoki iritzitako alegazioak aurkezteko. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian nahiz Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, bietan 2009ko urriaren 16an. Era berean, ondoko auzokide bakoitzari jakinarazpena bidali zitzaion.

Jendaurrean jartzeko izapidea amaitu ondoren, alegaziorik ez dagoela egiaztatu da.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 17. eta 18. artikuluetan xedatutakoa betez, 2009ko azaroaren 30ean Ingurumenaren Kalitatearen Zuzendaritzak txostenak eskatu zizkien Mañariako Udalari eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailari, espedientean ageri den emaitza jasoz.

2010eko otsailaren 4an, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan xedatutakoa betez, espediente osoa Fundiciones Mugarra, S.A. enpresaren esku utzi zen, Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak egindako ebazpen-proposamena gehituta. Ez zen horren inguruko jakinarazpenik jaso.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Uztailaren 1eko 16/2002 Legearen, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoaren 1. artikuluan xedatutakoaren arabera, Lege horrek atmosferaren, uraren eta lurzoruaren kutsadura saihestea du helburu, edo hori ezinezkoa bada, kutsadura hori gutxitu eta kontrolatzea, kutsadura prebenitu eta kontrolatzeko sistema integratu bat ezarri eta ingurumen osoaren babes maila altua lortzeko.

Uztailaren 1eko 16/2002 Legea garatu eta burutzeko Erregelamendua onartzen duen apirilaren 20ko 509/2007 Errege Dekretuaren 3. artikuluan xedatutakoarekin bat eginez, baimen honetan sartzen dira ekoizpen-elementu eta -lerro guztiak; 16/2002 Legearen 1. eranskinean aipatzen ez diren arren, lege hori aplikatu beharreko esparruko jardueren instalazioetan gauzatzen direnak eta jarduera horrekin zerikusi teknikoa dutenak.

Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 9. artikuluari jarraituz, ingurumeneko baimen bateratua behar da 1. Eranskinean aipatzen diren jardueraren bat garatzen duten instalazioak eraiki, muntatu, ustiatu, lekuz aldatu nahiz funtsezko beste aldaketaren bat egiteko. 11. artikuluaren arabera, baimen honen oinarrizko helburua baldintzak ezartzea da, araua aplikatzekoa den instalazio guztietan betetzen dela bermatzeko; horretarako, baimena ematen parte hartuko duten Herri Administrazio guztien artean koordinatuko den prozedura bat erabili nahi da, izapideak erraztu eta partikularrek ordaindu beharreko kargak gutxitzearren. Era berean, indarrean dagoen legerian aurreikusitako ingurumen-baimen guztiak administrazio-egintza bakar batean bildu nahi izan dira. Fundiciones Mugarra, S.A. enpresaren kasuan, honako baimenak dira: Jabari Publikoko Urgunera (Mañaria ibaira) isurtzeko baimena, hondakin arriskutsuen eta ez-arriskutsuen ekoizle izateko baimenak, atmosfera kutsatu dezakeen instalazio moduan izendatzeko baimena, eta, ingurumen izaerako beste zehaztapenen artean, atmosferaren kutsadurari eta lurzoruaren kutsadura prebenitu eta hari aurre hartzeari dagozkionak. Espedientean parte hartzen dutela frogatzeko, beste administrazio eta erakunde eskudunek egindako txostenak aurkeztuko dituzte.

16/2002 Legearen 29. artikuluan xedatutakoaren arabera, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozedurak ordezten du jarduera sailkatuetarako udal-lizentziaren prozedura, azaroaren 30eko 2414/1961 Dekretuan, Jarduera Gogaikarri, Osasungaitz, Kaltegarri eta Arriskutsuen Erregelamenduan aurreikusten zena; ez du ordezkatzen, ordea, udal-agintaritzak emango duen behin betiko ebazpena. Ondorio horietarako, ingurumeneko baimen bateratua udal-agintarientzat loteslea izango da baldin eta lizentzia ukatzeko bada edota neurri zuzentzaileak ezartzeko; baita goiko arauaren 22. artikuluan jasotako ingurumen-alderdiei buruzko guztian ere. 29. artikulu horretan aipatzen denez, goiko guztiak ez ditu kaltetuko autonomia-erkidego bakoitzean jarduera sailkatuei aplikatzekoak diren gainerako arauak. Transkribatutako aginduak aplikatuz, Fundiciones Mugarra, S.A. enpresari dagokion ingurumeneko baimen bateratuaren prozedurak barne hartu ditu Euskal Autonomia Erkidegoko Ingurumena Babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorrean aurreikusitako izapideak; horiez gain, espedientean sartu dira Mañariako Udalaren eta Eusko Jaurlaritzako Osasun Sailaren txostenak.

Instalazioak gehienez isur ditzakeen gai kutsagarrien balioak eta ingurumena, oro har, ahalik eta gehien babesteko ustiapenerako ezarriko zaizkion beste baldintza batzuk zehazte aldera, ebazpen hau egiterakoan kontuan izan dira teknika erabilgarri onenak eta aplikatzekoa den arloko legerian ezarritako baldintzak. Zehazki, Europako Batzordearen agiri hauen edukiak hartu dira kontuan: 2005eko maiatzeko Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry BREF agiria, 2001eko abenduko Reference Document on the application of Best Available Techniques to Industrial Cooling Systems agiria, eta 2006ko uztaileko Reference Document on Best Available Techniques for Emissions from Storage agiria.

Espedienteko txostenak aztertu ondoren, ebazpen-proposamena sinatu eta Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak sustatutako proiektuak bete beharreko baldintzak ezarri ziren.

Goian adierazitako izapideak amaitu dira, eta Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 20. artikuluan jasotzen den entzunaldi-izapidea bete da.

Organo hau da ingurumeneko baimen bateratu hau emateko eskuduna, aipatutako legearen 13. artikuluan eta Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duen abenduaren 22ko 629/2009 Dekretuaren 9. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

Ondorengo araudia ikusi da: Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailak 2010eko otsailaren 4an emandako ebazpen-proposamena; otsailaren 27ko 3/1998 Lege Orokorra, Euskal Herriko Ingurumena Babesteari buruzkoa; uztailaren 1eko 16/2002 Legea, Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzkoa; ekainaren 28ko 1302/1986 Legegintzako Errege Dekretua, Ingurumenaren gaineko Eraginaren Ebaluazioari buruzkoa, maiatzaren 8ko 6/2001 Legeak aldatu zuena; irailaren 30eko 1131/1988 Errege Dekretua, Legea burutzeko araudia onartzen duena; abenduaren 22ko 629/2009 Dekretua, Ingurumen, Lurralde Antolamendu, Nekazaritza eta Arrantza Sailaren egitura organikoa ezartzen duena; azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoa eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzkoa, eta aplikatzeko den gainerako araudia,

ERABAKITZEN DUT:

Lehena.– Mañariako udalerriko Durango-Gasteiz errepidearen 32. kilometroan helbide soziala duen eta IFK: A48073324 duen Fundiciones Mugarra, S.A. enpresari Ingurumeneko Baimen Bateratua ematea burdinurtze-jarduerarako, eta ebazpen honen bigarren atalean ezarritako baldintzekin.

Jarduera Kutsaduraren Prebentzio eta Kontrol Integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 1. eranskinean jasota dago, hain zuzen ere 2.4 kategorian, Burdina-metalen galdaketa, eguneko 20 tonatik gora ekoizteko ahalmena duena.

Fundiciones Mugarra, S.A. enpresa lurzoru industrialtzat jotzen den lekuan kokatuta dago.

Burdinurtu gris eta burdina nodularreko piezak ekoiztea da enpresaren jarduera nagusia.

Ekoizte-prozesua etapa hauek osatzen dute: galdaketa, isurketa, argintza, moldekatzea, hoztea eta desondartzea, granailaketa eta bizar-kentzea.

Galdaketa: 1.100 kg orduko ekoizteko ahalmena duten 2 indukzio-labe daude, eta berauetan lortzen da galda urtua. Galda hori zali batean jartzen da isurketa-prozesurako.

Isurketa: metal likidoa isurketa-zalira isurtzen da. Garabi baten bidez garraiatzen da zali hori metal likidoa hondarrezko moldeetara isurtzen den karruseleraino.

Argintza: arrak hareaz, harrikatzaz eta erretxinaz egiten dira. Nahastu, eta kutxa beroko 2 desarragailu eta kutxa hotzeko desarragailu batean banatzen dira automatikoki. Gune honetan kokatuta dago harea biltzeko zulo txiki bat.

Moldekatzea: existitzen diren sei moldekatzeko makinak elikatzen dituen harea-zuloa ere bada. Moldekatzean soberan gelditzen den harea moldekatzeko gunearen azpian dagoen uhal garraiatzailean biltzen da.

Hoztea eta desondartzea: dagokion hozte-denbora igaro ondoren pieza bibrazio bidez desmoldekatzen da. Desmoldekatzean soberan gelditzen den harea sistema pneumatikoaren bidez berreskuratzen da eta berriz ere harea-zulora eramaten da.

Granailatzea: moldekatzeko lerrotik datozen piezak granailatzen dira, dauzkaten harea apurrak kentzeko eta piezetan gelditu daitezkeen zimurtasun txikiak kentzeko. Granailatzeko makinaren arazketa-sistema mahuka-iragazkiaz osatuta dago eta ez du kanpoko alderako irteerarik.

Bizar-kentzea: kalitate-kontrolaren aurretik piezei bizar-kentzeko tratamendua ezartzen zaie. Hainbat bizar-kentze postu daude, guztiak xurgapen orokorrera konektatuak. Xurgapen horretako arazketa-sistema mahuka-iragazki bat da.

Enpresan, gainera, hiru isurtze-foku daude argintzari, desmoldekatzeari eta bizar-kentzeari lotutakoak. Granailatzeko makinan eta bizar-kentzearen gunean isurketak minimizatzeko mahuka-iragazkia dago.

Bestalde, komunetako eta aldageletako hondakin-ur sanitarioak eta hozte-sistemetako purgatzeak besterik ez dira isurtzen jarduera honetan. Euri-urak erabiltzen dira hareen errotak elikatzeko, eta lurrundu egiten direnez, ez dute isurketarik eragiten.

Instalazioan sortzen diren hondakin arriskutsuak zerbitzu orokorretatik datozen bizar-xehekiak dira batez ere. Hondakin ez-arriskutsuen kasuan, batez ere instalazioko zerbitzu orokorretatik eta bizar-kentzeko jardueratik datoz.

Proiektuak 2005eko maiatzeko prozesuari buruzko Reference Document on Best Available Techniques in the Smitheries and Foundries Industry BREF agirian jasotako teknika erabilgarri egokienak (TEE) izan daitezkeen ondorengo neurriak hartzen ditu barne: txatarra estalkipean biltzea, txatarra eta hondakinak bereizirik biltzea, metal urtuen manipulazioan adituak diren langileak, granailaketako eta bizar-kentzeko prozesuetako isurketak araztea, instalazioen barruan kokatuta dauden zarata-iturriak, bizar-kentzeko prozesuan estalki metalikodun mahuka-iragazkia zaratak minimizatzeko, ur sanitarioak isuri aurreko hobi septikoak, desmoldekatzeko hareak biltzeko sistema, desmoldekatzeko prozesuko mahuka-iragazkiak.

Bigarrena.– Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak Mañariako udalerrian sustatutako burdinurtzeko jarduera ustiatzeko ondorengo baldintzak eta eskakizunak ezartzea.

  • Administrazioarekiko harremanez arduratuko den pertsonaren gainean Ingurumen Sailburuordetzari eman dizkion datuetan aldaketarik balego, Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak aldaketa horien berri emango du.
  • Neurri babesle eta zuzentzaileak, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu dituen agirietan aurreikusi bezala burutuko dira, indarrean dagoen araudiaren arabera eta ondorengo ataletan ezarritakoari jarraituz:
  • 1.– Airea babesteko baldintzak.

B.1.1.– Baldintza orokorrak.

Burdinurtzeko instalazioa ustiatzean atmosferara egingo diren isuriek ez dituzte ebazpen honetan ezarritako muga-balioak gaindituko.

Prozesuan zehar atmosferara isurtzen den gai kutsatzaile oro bildu eta ihesbide egokienean zehar kanpora bideratuko da, behar denean, gai kutsatzaileen ezaugarrien arabera diseinatutako gasak arazteko sistema batetik igaro ondoren.

Arau orokor hori bete beharrik ez dute izango isuri ez-zarratuak biltzea teknikoki edota ekonomikoki bideragarria ez denean, edo ingurunean kalte urria eragiten dutela egiaztatzen denean.

Neurriak hartuko dira ustekabeko isuririk ez egiteko, eta egiten direnak giza osasunerako eta gizartearen segurtasunerako arriskutsuak izan ez daitezen. Gas-efluenteak tratatzeko instalazioak behar bezala ustiatu eta zainduko dira, efluenteen tenperatura- eta konposizio-aldakuntzei modu eraginkorrean aurre egiteko. Era berean, ahalik eta gehien murriztuko dira instalazio horiek gaizki dabiltzan edo geldirik dauden aldiak.

B.1.2.– Fokuak identifikatzea. Katalogazioa.

Burdinurtzeko instalazioak ondorengo fokuak ditu, atmosfera babestearen arloan indarrean dagoen araudiaren arabera katalogatuta:

(Ikus .PDF)

Bestetik, isuri barreiatuak sortzen dira:

  • Berauetan burututako eragiketetatik datozen indukzio-labeen gunean.
  • Moldekatzeko gunea.
  • Piezak hoztea eta isurketa.
  • Granailatzeko makinaren isurketak barruko aldera.

Horregatik, jardueraren isurtze barreiatuak minimizatzeari buruzko ikerketa eman beharko da, eta, besteak beste, bideratutako hodirik gabe isurtzen diren aipatutako isurtze barreiatuak bildu eta kanporatzeko (arazketa barne hartuta) proposamena ere izango du.

B.1.3.– Isurtzeko muga-balioak.

a) Isuri atmosferikoek isurtzeko muga-balio hauek ez gainditzeko moduan ustiatuko da instalazioa:

(Ikus .PDF)

Balio horiek baldintza hauek dituzte: 273 K-eko tenperatura, 101,3 kPa-eko presioa eta gas lehorra.

b) Neurtutako parametroek ez dituzte isurtzeko muga-balioak gaindituko, arauz egingo diren aldizkako ikuskapenetan (ordubeteko hiru neurketa, gutxienez) zortzi ordutan zehar neurtuta. Neurketa-tolerantzia gisa, kasu guztien % 25ean gainditu ahal izango da muga-balioa, % 40 gainditzen ez duen zenbatekoa baldin bada. Tolerantzia hori gaindituz gero, neurketa-aldia astebetez luzatuko da, eta aldi horretako tolerantzia global gisa, kasuen % 6an gehienez onar daitezkeen mailak gainditzea onartuko da, % 25a gainditzen ez duen zenbatekoa denean. Tolerantzia horiek izanda ere, gai kutsatzaileak isurtzen dituen fokuaren eragin-eremuan ezin izango dira inoiz higienikoki onar daitezkeen balioak gainditu.

B.1.4.– Gasak biltzeko eta husteko sistemak.

Fokuetako hondakin-gasak kanporatzeko tximiniak ez dira egongo B.1.2 atalean ezarritako goreneko kotatik behera. Tximiniek Industria Ministerioaren 1976ko urriaren 18ko Agindua, industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzekoan ezarritako baldintzak beteko dituzte; horrela, besteak beste, laginak hartzeko puntuetara sarbide seguruak eta errazak jarriko dituzte.

Zehazki, laginak hartzeko aurreikusitako zuloen kokapenari eta ezaugarriei dagokienez, gas-fluxuak laginketa-puntutik neurketa-puntura bitartean, bere norabidean zehar nahiz aurkakoan, edozein asaldu izan dezakeen puntura bitarteko distantziek (L1 eta L2 parametroak) 1976ko urriaren 18ko Aginduaren III. eranskinean xedatutakoa beteko dute.

L1 = 8D eta L2 = 2D distantziak betetzen ez diren fokuetan, inoiz ez dira L1 < 2D eta L2 < 0,5D balioak onartuko. Kasu horietan, neurketen txostenean laginketa-planoaren baliotasuna justifikatzea eskatuko da.

Isurtze barreiatuak murrizteko, isurtzeak biltzeko, husteko eta arazteko sistema guztien mantentze-lan zuzenak egingo dira, eta gainera, beste jarduera hauek: instalazioak egunero eta astero garbitzea, kanpoko ateak ixtea, pabiloia orokorrean ixtea, etab., isuri horiek minimizatzea bermatzeko. Aipatutako informazio guztia agiri honen D.3 ataleko prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan jaso eta erregistratuko da.

B.2.– Isurtzeko baldintzak.

B.2.1.– Isurketen sailkapena, jatorria, ingurune hartzailea eta kokapena.

Isurketa sortzen duen jarduera mota nagusia: Burdinurtzea.

Jarduera-taldea: 2.

Mota-taldea-EJSN: 1-2-27.51.

(Ikus .PDF)

Ur sanitarioak eta hozte-urak saneamendu-sare nagusira konektatu beharko dira sei hilabeteko epean. Kolektorera konexioa egiten denean isurketa-puntuaren UTM koordenatuak eman beharko dira.

B.2.2.– Gehienez isur daitezkeen emari eta bolumenak.

  • 1. isurketa: erabilera sanitarioko urak.
(Ikus .PDF)
  • 2. isurketa: hozte-dorretako purgatzeak.
(Ikus .PDF)

B.2.3.– Isurtzeko muga-balioak.

Isurketek Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren kolektorera isurtzeko erregelamenduan agertzen diren mugak eta baldintzak bete beharko dituzte.

Ezingo dira diluzio-teknikak erabili isurtzeko muga-balioak lortzeko.

B.2.4.– Arazteko eta husteko instalazioak.

Hondakin-uren arazketarako instalazioek ondoko elementuak dituzte:

  • Hondakin-ur sanitarioak ibilgura isuri aurretiko bi hobi septiko, dekantazio bidez jarduten dute.

Zerbitzuko aire-konpresoreek purgatu ondoren sortutako olioak ezabatzeko ekipamendu berezia izan behar dute nahitaez.

Egiteko dauden jarduketak.

Enpresaren inguruetan saneamendurako kolektore orokorra dagoela ikusirik, eta instalazioko isurketa guztiak aipatu sarera konektatzea teknikoki bideragarria dela ikusirik, sei hilabeteko epean burutu beharko dira konexio hori egikarituko duten lanak.

Modu berean, Ebazpen hau jaso eta gehienez bi hilabeteko epean Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak hondakin-uren isurketa guztiak kolektorera konektatzeko proiektua aurkeztu beharko du. Aipatu proiektuan gauzatze-epe zehatzak adierazi beharko dira eta Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren oniritzia izan beharko du.

Hartutako neurri zuzentzaileak nahikoak ez direla ikusiz gero, Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak behar beste aldaketa egingo ditu arazketako instalazioetan isurketak baimenean ezarritako baldintzak bete ditzan. Aldaketak Administrazioari jakinaraziko dizkio lehenik; behar izanez gero, baimena aldatzeko ere eskatuko du.

Aurkeztutako agirien arabera, isurketak kontrolatzeko kutxeta bat jarriko da baimendutako hondakin-ur mota bakoitzerako; kutxeta horiek isurketen lagin esanguratsuak lortzeko beharrezkoak diren ezaugarri guztiak izango dituzte. Kutxetak ikuskatu ahal izateko sarbide zuzena ahalbidetzen duten lekuan kokatuko dira, hala badagokio.

B.3.– Instalazioan sortutako hondakinak egoki kudeatzen direla bermatzeko baldintzak.

Instalazioetan sortzen diren hondakin guztiak hondakinei buruzko apirilaren 21eko 10/1998 Legean eta aplikatzekoa den berariazko gainerako araudian xedatutakoari jarraituz kudeatuko dira; hala badagokio, hondakinak karakterizatu egin beharko dira horien izaera zehaztu eta helmuga egokiena erabakitzeko.

Espresuki debekatuta dago sortzen diren tipologia desberdineko hondakinak elkarrekin edo beste hondakin nahiz efluente batzuekin nahastea; hondakinak jatorritik bertatik bereiziko dira eta horiek bildu eta biltegiratzeko bide egokiak jarriko dira, nahasketak saihesteko.

Hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei jarraituz, hondakin oro baliotu egin behar da, eta horretarako balioztagune baimendu batera eraman behar dira. Hondakinak ezabatu ahal izango dira, baldin eta horiek baliotzea teknika, ekonomia edota ingurumen aldetik bideragarria ez dela behar bezala egiaztatzen bada. Birsortzea eta berrerabiltzea lehenetsiko dira baliotzeko beste modu material edo energetikoren aurretik.

Era berean, hondakinak tratatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan instalazio baimenduak badaude, instalazio horietara bidaliko dira lehentasunez, autosufizientzia- eta gertutasun-printzipioei jarraituz.

Baimendutako zabortegian ezabatzea aurreikusita dagoen hondakinen karakterizazioa, 2002ko abenduaren 19ko Kontseiluaren 2003/33/EE Erabakiarekin bat etorriz gauzatuko da. Erabaki horren bidez, hondakinak zabortegian hartzeko irizpideak eta prozedurak ezartzen dira. Bestela, erabaki hori garatzeko Euskal Autonomia Erkidegoan onartutako artezpideekin bat etorriz gauzatuko da.

Hondakinak biltegiratzeko guneak edo guneek lurzoru estankoa izan beharko dute. Egoera fisiko likidoan edo oretsuan dauden edo oso bustita daudelako isurketak edo lixibiatuak sor ditzaketen hondakinen kasuan, horiek biltzeko kubeta edo sistema egokiak jarriko dira, ezbeharrez gerta daitezkeen jarioak kanpora irten ez daitezen. Hondakina hautsa bada, euri-urarekin kontakturik izan dezan edo haizeak arrasta dezan saihestuko da; behar izanez gero, estali egingo da.

Hondakinek desagertu, galdu eta ihes egingo balute, berehala jakinaraziko da gertatutakoa Ingurumen Sailburuordetzan eta Mañariako Udalean.

B.3.1.– Hondakin Arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin arriskutsuak hauek dira:

  • 1. prozesua: «Zerbitzu orokorrak».
  • 1. hondakina: «Erabilitako olioa».
  • - Identifikazioa: A48073324/1/1.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R9//L8//C51//H5/6//A241//B0019.
  • - EHZ: 13 02 05.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,344 t.

Hainbat makinatan olioa birjartzeko lanetan sortzen da; olio hidrauliko eta koipeztatzeko erabiliak dira.

Sortzen den puntuan jasotzen da zuzenean kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 2. hondakina: «Metalezko ontzi kutsatuak».
  • - Identifikazioa: A48073324/1/2.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C51//H5//A241//B0019.
  • - EHZ: 15 01 10.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,048 t.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da; olioak edo bestelako kutsatzaileak eduki dituzten metalezko ontziak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako toki batean biltzen da hondakin-biltegian.

  • 3. hondakina: «Plastikozko ontzi kutsatuak».
  • - Identifikazioa: A48073324/1/3.
  • - Hondakinaren kodea: Q5//R13//S36//C51//H5//A241//B0019.
  • - EHZ: 15 01 10.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,018 t.

Ontzi hutsak biltzean sortzen da; olioak edo bestelako kutsatzaileak eduki dituzten plastikozko ontziak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako toki batean biltzen da hondakin-biltegian.

  • 4. hondakina: «Bustitako materiala».
  • - Identifikazioa: A48073324/1/4.
  • - Hondakinaren kodea: Q4//R13//S40//C51//H14//A241//B0019.
  • - EHZ: 15 02 02.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 0,29 t.

Olioz eta beste hainbat kutsatzailez bustitako xurgatzaileak, zapiak eta paperak biltzean sortzen da.

Hondakinarentzat identifikatutako kaxan jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • 5. hondakina: «Konpresoreko purgatzeak».
  • - Identifikazioa: A48073324/1/5.
  • - Hondakinaren kodea: Q7//R13//L8//C51//H5//A241//B0019.
  • - EHZ: 13 08 02.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 200 litro.

Konpresoreetako purgatzeetan sortzen da; olioak eta mineral-substantzia usaintsuak dira.

Sortzen den puntuan jasotzen da zuzenean kudeatzaile baimenduari entregatzeko.

  • 6. hondakina: «Fluoreszenteak».
  • - Identifikazioa: A48073324/1/6.
  • - Hondakinaren kodea: Q6//R13//S40//C16//H6//A241//B0019.
  • - EHZ: 20 01 21.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 1-5 unitate.

Merkurioa duten lanpara erabiliak aldatzeko eragiketetan sortzen da.

Hondakinarentzat identifikatutako kutxan biltzen da, horretarako berariaz jarritako gunean.

  • 7. hondakina: «Bizar kentzearen xehekiak».
  • - Identifikazioa: A48073324/1/7.
  • - Hondakinaren kodea: Q8//D15//S27//C51//H5//A241//B0019.
  • - EHZ: 12 01 14.
  • - Urtean sortutako kantitatea: 2,5 t.

Bizar-kentzeko instalazioetan sortutako isurketak xurgatzean sortzen da; osaeran metalak dituzten hautsak dira.

Hondakinarentzat identifikatutako GRG-an jasotzen da sortzen den postuan edo postuetan. Behin bete ondoren, hondakinen biltegira eramaten da.

  • Hondakin arriskutsuak biltzeko sistemak bereiziak izango dira, duten tipologia dela-eta, jarioren bat gertatuz gero, nahasi, arriskutsuago bihurtu edo kudeaketa zaildu dezaketen kasuetan.
  • Hondakin arriskutsuak dituzten ontziek hondakin toxiko eta arriskutsuei buruzko maiatzaren 14ko 20/1986 Oinarrizko Legea betearazteko erregelamendua onartzen duen uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 13. artikuluan ezarritako segurtasun-arauak kontuan izan beharko dituzte, eta itxita egongo dira kudeatzaileak jaso arte, isuri edo lurrundu ez daitezen.
  • Aurreko atalean aipatzen diren ontziek etiketatuta egon beharko dute, eta etiketak argia, irakurtzeko modukoa eta ezabaezina izan beharko du; etiketa uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuak 14. artikuluan horretarako adierazitako jarraibideen araberakoa izango da.
  • Hondakin arriskutsuak ezingo dira 6 hilabetetik gora biltegiratu.
  • Hondakinak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eraman aurretik, nahitaezko baldintza izango da agiri baten bidez egiaztatzea kudeatzaile baimendu horrek hondakinak onartu dituela. Agiri horretan hondakinak onartzeko baldintzak ezarriko dira, eta egiaztatu egingo da tratatu beharreko hondakinaren ezaugarriak administrazio-baimenarekin bat datozela. Agiri hori Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko da hondakina lehenengoz erretiratu aurretik eta, behar izanez gero, hondakinen kudeatzaile berri batengana eraman aurretik. Beharrezkoa izanez gero, karakterizazio xehatua egingo da, proposatutako tratamenduaren egokitasuna egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela.
  • Hondakin arriskutsuak eraman aurretik eta, hala badagokio, araudian ezarritako aurretiazko jakinarazpena egin ondoren, kontrolerako eta jarraipenerako agiria bete beharko da. Agiri horren zati bat garraiolariari emango zaio, zamarekin batera jatorritik helmugaraino eraman dezan. Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
  • Egiaztatu egin beharko da hondakin arriskutsuak kudeatzaile baimenduaren instalazioetara eramateko erabiliko den garraiobideak horrelako gaiak garraiatzeko indarrean dagoen legerian ezarritako baldintzak betetzen dituela.
  • Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak industriako olio erabilien kudeaketa arautzen duen ekainaren 2ko 679/2006 Errege Dekretuaren eta Euskal Autonomia Erkidegoan olio erabiliaren kudeaketa arautzen duen irailaren 29ko 259/1998 Dekretuaren arabera kudeatu beharko du sortutako olio erabilia.
  • Ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinak, horien artean hodi fluoreszenteak, otsailaren 25eko 208/2005 Errege Dekretuan, tresna elektriko zein elektronikoei eta horien hondakinen kudeaketari buruzkoan ezarritakoaren arabera kudeatuko dira.

Kudeatzaile baimenduak egindako onarpen-agiria izateari, aurretiazko jakinarazpena egiteari eta kontrolerako eta jarraipenerako agiria betetzeari buruzko neurriak ez dituzte bete beharko kudeaketa-sistema bateratuen kudeaketa-azpiegiturara entregatutako hondakinek, edo udal-hondakinekin eta gaika bildutako izaera berekoekin bateratu daitezkeenekin batera kudeatzeko udal-erakundeetara entregatutakoek, betiere dagokion udal-erakundearen aldetik entrega hori egiaztatzen baldin bada. Entrega horiek udal-erakundeei egin izanaren egiaztagiriak bost urtez gorde beharko dira gutxienez.

Nolanahi ere, hondakinak sortzeko kontrol-erregistroan sortutako ekipo elektriko eta elektronikoen hondakinen kantitateak adieraziko dira.

  • Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak poliklorobifeniloak dituzten edo izan ditzaketen gailuak dituen bitartean, nahitaez bete behar ditu poliklorobifeniloak, polikloroterfeniloak eta horiek dituzten gailuak ezabatu eta kudeatzeko neurriak ezartzen dituen abuztuaren 27ko 1378/1999 Errege Dekretuan eta hori aldatzen duen otsailaren 24ko 228/2006 Errege Dekretuan adierazitako baldintzak.
  • Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2000ko ekainaren 29ko 2037/2000 EE Arautegian ozono-geruza agortzen duten substantzia batzuk zehazten eta arautzen dira. Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak era horretako substantziarik badu, substantzia horiek bildu eta suntsitu egingo dira aldeek erabakitako bide teknikoak erabiliz edota ingurumen ikuspuntutik onar daitekeen suntsiketarako beste edozein bide erabiliz; hondakin horiek birziklatu edo birsortu egingo dira bestela, aparailuak aztertu eta mantentzeko lanen aurretik nahiz desmuntatu eta suntsitu baino lehen.
  • Erregistro bat edukiko du, hondakin arriskutsuei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, jasotzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua, uztailaren 20ko 833/1988 Errege Dekretuaren 17. artikuluan ezarritakoa betez, eta uztailaren 20ko 952/1997 Errege Dekretuaren bidezko aldaketan ezarritakoa betez. Sei hilean behin, kontrolerako erregistro horren kopia bidaliko da Ingurumen Sailburuordetzara.
  • Aipatutako e) eta f) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta l) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.
  • Amiantoa duten hondakinak antzemanez gero, Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak 108/1991 Errege Dekretuan, amiantoak ingurumenean sortzen duen kutsadura saihestu eta gutxitzekoan, ezarritako eskakizunak bete beharko ditu. Era berean, amiantoa duten hondakinak kudeatzeko egingo diren manipulazioak martxoaren 31ko 396/2006 Errege Dekretuan ezarritako aginduen arabera burutuko dira; dekretu horren bidez ezarri ziren amiantoarekin lan egiterakoan segurtasun- eta osasun-arloan bete behar diren gutxieneko baldintzak.

B.3.2.– Hondakin ez-arriskutsuak.

Sustatzaileak adierazitako hondakin ez-arriskutsuak hauek dira:

(Ikus .PDF)

Urtean sortutako hondakin ez-arriskutsu bakoitzaren kopurua aditzera eman beharko du sustatzaileak, eta sortutako zepa eta hareen kopurua xehatu beharko ditu.

  • «Hareak» hondakinaren kasuan, hondakin horrek ispilu-sarrera du gaur egun indarrean dagoen Europako hondakinen zerrendan. Bada, hondakin ez-arriskutsutzat hartuko da, baldin eta hondakin hori lehenengo aldiz ebaluatu baino lehen karakterizatzen bada; karakterizazio horren emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidali beharko dira, proposatutako kudeaketa egokia ote den egiaztatzeko. Karakterizazio horretan sartu beharreko parametroak zehaztearren, Ingurumen Sailburuordetzarekin harremanetan jarri beharko dute.
  • Erabilitako ontziak eta ontzi-hondakinak gaika behar bezala bereizi eta eragile ekonomiko bati emango zaizkio (hornitzaileari), erabilitako ontzien kasuan berriro erabili ahal izateko; ontzi-hondakinak, berriz, berreskuratzaile, birziklatzaile edo balioztagune baimendu batera.
  • Hondakin horiek ezabatzeko direnean ezingo dira urtebetetik gora biltegiratu. Hondakinen azken helburua baliotzea denean, 2 urtez biltegiratu ahal izango dira.
  • Oro har, hondakinak hustu aurretik, kudeatzaile baimendu batek onartzen dituela dioen agiria izan beharko dute, onarpen horretarako baldintzak zehaztuta. Agiri horren kopia bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara, proposatutako kudeaketa egokia dela eta ebazpen honetan ezarritako oinarrizko printzipioak betetzen direla egiaztatzeko. Hala badagokio, arrazoitu egin beharko da proposatutako kudeaketa-modua ebazpen honetako hondakinen kudeaketari buruzko printzipio hierarkikoei egokitzen zaiela. Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak artxibategian gorde beharko ditu onarpen-agiriak eta kontrolerako zein jarraipenerako agiriak, edo horien agiri ofizial baliokideak, bost urtean gutxienez.
  • Halaber, hondakinak zabortegian biltegiratuta eta betelanak eginda ezabatzea arautzen duen otsailaren 24ko 49/2009 Dekretuarekin bat etorriz, hondakin ez-arriskutsuak zabortegi baimendu batera eraman aurretik, jarraipenerako eta kontrolerako dagokion agiria bete beharko da. Agiri horiek bost urtez gorde beharko dira.
  • Erregistro bat egingo da, hondakinei buruzko datu hauek agerrarazteko: kopurua, izaera, identifikazio-kodea, jatorria, tratatzeko metodo eta tokiak, sorrera- eta lagapen-datak, biltzeko maiztasuna eta garraiatzeko modua. Urtero, Ingurumen Sailburuordetzari bidaliko zaio kontrolerako erregistro horren kopia.
  • Aipatutako d) eta e) (kudeatzaileak EAEn daudenean) eta f) ataletan adierazitako agiriak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira, ahal dela transakzio elektroniko bidez, IKS-eeM Sistemaren erakundeentzako bertsioa erabilita.

B.4.– Lurzorua babesteko baldintzak.

Urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretuan eta otsailaren 4ko 1/2005 Legean ezarritako agindua betez lurzoruaren egoerari buruz aurkeztu duten aurretiazko txostenean jasota dauden gomendioen arabera, Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak lurzorua babesteko gaur egungo neurriez gain honako beste neurri hauek ezarriko beharko ditu lurzorua ez kaltetzea bermatzeko:

  • Txatarra guztia estalkipean gorde beharko da euri-urek arrastaka eramatea ekiditeko.
  • Zepen biltegiko edukiontziaren estalkia, euriak edo haizeak hondakin horren zati bat eramatea ekiditeko.
  • Konpresoreen mantentze-lan egokiak, olioak galtzea ekiditeko.
  • Gerta daitezkeen isurketak eta jarioak hondakin arriskutsuen biltegian biltzeko sistemaren instalazioa.
  • Erabiltzen ari diren produktu kimikoen bidoietan kubetak kokatzea.
  • Erabiltzen ari diren makinetan lurrera eroritako olioa biltzeko sistema ezartzea.

Era berean, ezohiko jarduneko prebentzioari eta esku-hartzeari buruz ebazpen honen D.3 atalean jasotako neurriak, eta hondakinak biltegiratzeari buruz B.3 atalean jasotako neurriak hartuko ditu Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak.

Gainera, edozein arrazoirengatik lurzoruak induskatzea eragingo duten obrak aurreikusten direnean, induskatu behar diren materialak ezaugarritu behar dira sor daitekeen kutsaduraren ondorioak prebenitzeko eta material horiek behar bezala kudeatzeko bideak zehazteko. Karakterizazioaren emaitzak eta aurreikusitako erabilera zehatza Ingurumen Sailburuordetza honetara igorri behar dira material horiek atera aurretik lanak onartu ahal izateko. Azterketa eta onarpena, hala badagokio, Ebazpen honetako H atalean jasotako aldaketa-erregimenaren esparruan egingo dira.

B.5.– Zaratari buruzko baldintzak.

  • Ondorengo indize akustikoak gaindi ez daitezen beharrezko neurri guztiak ezarriko dira:

a.1) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 40 dB (A) gainditu, 07:00ak eta 23:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 45 dB (A) ere.

a.2) Jarduera maila hauei egokitu behar zaie: etxebizitzen barrualdean entzungo den LAeq,60 segundo zarata-indizeak ezin izango du inoiz ere 30 dB (A) gainditu, 23:00ak eta 07:00ak bitartean, leiho eta ateak itxita, ezta LAmax indizeak 35 dB (A) ere.

a.3) Jarduerak ez du 1. taulan adierazitakoa baino zarata handiagoa egingo, 4 m-ko garaieran neurtuta (egoera berezietan izan ezik, horietan apantailamenduak saihesteko beharrezko garaiera hartuko da), industria-esparruaren kanpoaldeko itxituraren perimetro osoan.

(Ikus .PDF)

1. taula. Industria-esparruaren kanpoaldeko itxituran eskatutako zarata-mailak.

Abian den instalazioak, 1. taulan finkatutako mugak betetzeaz gain, ez du eguneko inolako baliotan (LAeq,d, LAeq,e eta LAeq,n) 1. taulan adierazitako balioak baino 3 dB-etik gorako gehikuntzarik gaindituko.

Gainera, jardueraren gainerakotik bereizitako prozesuaren jardun-modu bat baldin badago, jardun-modu horri lotutako zarata-maila bat zehaztu beharko da (LAeq,Ti). Ti jardun-modu horren iraupen-denbora izango da. Maila horrek ez ditu 1. taulan finkatutako balioak 5 dB-etan gaindituko.

  • Zamalanetan eta materiala kamioietan garraiatzean egiten den zaratak ez du handituko sentsibilitate akustiko handieneko eremuetako zarata-maila.
  • Ingurumena zaintzeko programa.

Ingurumena zaintzeko programa sustatzaileak aurkeztutako agirietan aurreikusitakoaren eta ondoko atal hauetan ezarritakoaren arabera gauzatu beharko da:

C.1.– Isuri atmosferaikoak kontrolatzea.

  • Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak isuriak kontrolatu beharko ditu, ondorengo informazioaren arabera:
(Ikus .PDF)
  • Aurreko atalean aipatutako neurketa guztiak kontrol-erakunde baimendu (KEB) batek egin beharko ditu (zortzi ordutan hartutako hiru neurketa, gutxienez ordubetekoa bakoitza), eta aldizkako neurketa horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek prestatutako «KEBen gutxieneko txostenean» ezarritakora egokitu beharko du. Nolanahi ere, isurien kontrolek eta baldintzek Ingurumen Sailburuordetzaren jarraibide teknikoetan eskatutako baldintza guztiak bete beharko dituzte.
  • Arestian eskatutako parametro guztien neurketen KEB txostenak bidaliko dira. Neurketa berriak egin beharko dira, baldin eta parametroen neurketarik ez badago edo egindako neurketak ebazpen honetan ezarritako kontrol-maiztasunaren aurretik egindakoak badira. Isuri atmosferikoen ondorengo kontrolak egindako azken neurketarekiko adierazitako maiztasunarekin egingo dira.
  • Erregistro bat egin beharko da euskarri informatikoan edo, horrelakorik ezean, paperean, agiri gaurkotuak erabilita, eta industriak atmosferan sortzen duen kutsadura saihestu eta zuzentzeari buruzko 1976ko urriaren 18ko Aginduak 33. artikuluan ezarritako edukia jaso beharko du. Erregistro horretan adieraziko dira egindako neurketen emaitzak, mantentze-lanak, garbiketa, aldizkako ikuskatzeak, matxuraren ondorioz gertatutako etenaldiak, egiaztapenak, edozein motako gorabeherak, eta abar. Agiri horiek eguneratuta egongo dira, eta ingurumen-ikuskatzaileek eskuragarri izango dituzte.

C.2.– Isuritako uraren kalitatea kontrolatzea.

  • Kolektorerako konexioa burutu ondoren isuritako uren kontrola Bilbao Bizkaia Ur Partzuergoaren kolektorerako isurketetarako araudian zehaztutakoak betez egingo da. Gainera, isurketen kontrolerako kutxeten UTM koordenatuak aurkeztu beharko ditu sustatzaileak.
  • Kanpoan egiten den kontrol bakoitza, laginak hartzea nola ondorengo analisia, «Erakunde Laguntzaile» batek egin eta egiaztatuko du (Jabari Publikoko Urguneen Erregelamenduaren 255. artikulua) edo saneamendu-sarearen kudeaketaz arduratzen den erakundeak, eta baimendutako parametro bakoitzerako kontrol bana egin beharko da. Sustatzaileak isurketa-puntu bakoitzeko lagin hartu berri baten analisia aurkeztu beharko du gutxienez; lagina 24 orduko ur-emariarekiko proportzionala izango da, edo bestela, lagin puntual esanguratsua.

Isurketen kontrolen emaitzak Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira laginak hartzen direnetik hilabete bateko epean.

  • Laginketak kutsatzaile gehien sortzen den aldietan egingo dira beti.
  • Isurketak baimenean jarritako baldintza guztiak betetzen dituela ulertuko da, parametro guztientzat ezarritako mugak betetzen badituzte.

C.3.– Jardueraren adierazleak kontrolatzea.

Sustatzaileak jardueraren gaineko ondorengo parametro adierazleen jarraipena egingo du urtero, ingurumenean duten eragina aztertzeko:

(Ikus .PDF)

C.4.– Zarataren kontrola.

  • Aurreko atalean adierazitako ebaluazio guztiak ENAC erakundeak espazio- eta denbora-laginketarako egiaztatutako akustikaren esparruko entsegu-laborategiek egin beharko dituzte. Nolanahi ere, ingurumen-organoak ebaluazio horiek egiten dituzten erakundeek gaitasun tekniko egokia dutela zainduko du.
  • Ebaluazio-metodoak eta –prozedurak, eta ebaluazio horiei buruzko txostenak Ingurumen Sailburuordetza honek landutako jarraibide teknikoetan ezarritakora egokituko dira.

C.5.– Emaitzak kontrolatu eta bidaltzea.

Ingurumena zaintzeko programa osatzen duten analisi eta txostenen emaitzak behar bezala erregistratuko dira, eta Ingurumen Sailburuordetzara bidaliko dira. Ingurumena zaintzeko programaren emaitzak urtean behin bidaliko dira, beti martxoaren 30a baino lehen, ingurumenaren gaietan aditua den erakunde aske batek egindako txostenarekin batera. Txosten horretan adieraziko dira neurri zuzentzaileen funtzionamendua, eta prozesuak eta ingurunearen kalitatea kontrolatzeko sistemak. Emaitzen analisia ere adieraziko da, eta bereziki aipatuko dira aldi horretan gertatu diren gorabehera garrantzitsuenak, horien ustezko arrazoiak eta konponbideak, eta baita laginketen xehetasunak ere, aurretik zehaztu ez baldin badira.

C.6.– Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina.

Sustatzaileak ingurumena zaintzeko programaren agiri bategina landu beharko du, aurkeztu dituen agirietan eta ebazpen honetan proposatutako betebeharrak bilduz. Programa horrek hauek zehaztu beharko ditu: kontrolatu beharreko parametroak, parametro bakoitzerako erreferentzia-mailak, analisi edo neurketen maiztasuna, laginketak eta analisiak egiteko teknikak, eta laginak hartzeko puntuen kokapen xehatua. Halaber, dagokion aurrekontua ere barne hartu beharko du.

Ingurumena zaintzeko programan jardueraren ohiko adierazleak eta horiek analizatzeko sistematika sartuko dira, ingurumen-hobekuntza ziurtatzeko enpresak berak ezarritako neurri eta mekanismoen eraginkortasuna egiaztatzeko (ingurumen-adierazleak).

  • Ezohiko egoeretarako prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak.
  • 1.– Fabrika gelditzeko eta abiarazteko eragiketak eta mantentze-lanetarako programatutako eragiketak.

Programatutako urteko mantentze-lanei dagokienez, isurien eta sortuko diren hondakinen balioespena egin beharko du enpresak, eta dagokionean, horiek kudeatzeko eta tratatzeko proposamena ere bai.

D.2.– Jarduera uztea.

Jarduera, honako hauen aplikazio esparrukoa da: lurzorua ez kutsatzeko eta kutsatutakoa garbitzeko otsailaren 4ko 1/2005 Legea (27.510 burdinurtzearen epigrafea), eta kutsadura sor dezaketen jardueren zerrenda eta lurzoru kutsatuen adierazpenerako irizpide zein estandarrak ezartzen dituen urtarrilaren 14ko 9/2005 Errege Dekretua. Hori dela-eta, Fundiciones Mugarra SA enpresak hasiera eman beharko dio lurzoruaren kalitatearen adierazpenerako prozedurari, gehienez ere bi hilabeteko epean, jarduera behin betiko uzten duenetik kontatzen hasita, otsailaren 4ko 1/2005 Legeak 17.4 artikuluan xedatutakoaren arabera.

D.3.– Ezohiko jardunean aplikatzeko prebentziozko neurriak eta jarduketak.

Aurkeztutako dokumentazioan egindako proposamenean ezohiko egoeretan aplikatu beharreko prebentziozko neurriak eta jardunerako baldintzak zehazten dira. Horiez gain, ondorengo ataletan aipatzen diren baldintzak bete behar dira:

  • Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua eduki beharko da instalazioen egoera bermatzeko, batez ere ustekabeko jario edo ihesak daudenean kutsadura ekiditeko eskuragarri dauden baliabideei dagokienez. Ihesak daudenean lurzorua babesteko hartu beharreko neurriak zehaztuko dira, eta zehatz adieraziko da hauei dagokien guztia: eraikuntzako materialak (iragazgaiztea), biltegiratzeko neurri bereziak (gai arriskutsuak), egon daitezkeen ihesak antzemateko neurriak edo gainbetetzerako alarma-sistemak, lantegiko kolektore-sarea zaindu eta garbitzekoak (sistematikoki garbitzeko beharra, maiztasuna, garbiketa mota), eta lurzoruaren gaineko jarioak biltzeko sistemak.
  • Aurreko paragrafoan adierazitako eskuliburuak ikuskapen eta kontrolerako programa jaso beharko du, hauek bilduko dituena: estankotasun-probak, mailen eta adierazleen egoera, balbulak, presioa arintzeko sistema, hormen egoera eta lodieren neurketa, andelen barnealdearen begi-bidezko ikuskapenak (hormena eta estaldurena) eta kubetetako detekzio-sistemen aldizkako kontrol sistematikoa, lurzorua kutsa dezakeen edozein egoerari aurrea hartzeko.
  • Goian aipatutako prebentziozko mantentze-lanen eskuliburuan, atmosferaren kutsadurari aurre hartzeko eta zuzentzeko (arazketa, minimizazioa, eta abar) sistemen egoera ona gehitu behar dira.
  • Era berean, erregistro bat eduki behar da, eta bertan, aldizka egindako mantentze-lanen berri eman behar da, baita antzemandako gorabeherena ere.
  • Besteak beste, olioak, erregaiak, gehigarriak eta zepak, eta orokorrean, fabrikan sortutako hondakinak maneiatzeak lurzorua eta ura kutsa ditzake. Beraz, isurketak, jarioak edo ihesak gertatzeko arriskua izan dezaketen lur zatien gainazal guztiak iragazgaiztuko dira.
  • Prozesurako behar diren lehengaiak, erregaiak eta produktuak ingurunean ez sakabanatzeko moduan biltegiratuko dira.
  • Hauts-produktuak gordetzeko, iragazkiak dituzten silo itxiak egongo dira.
  • Segurtasun-tarteei eta babes-neurriei dagokienez, egiaztatu egin beharko da biltegiratzeko instalazio horiek bete egiten dituztela produktu kimikoak biltegiratzeari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betebeharrak. Egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak.
  • Larrialdi-egoera sortzen denean, berehala eta eraginkortasunez jarduteko behar beste material eduki behar da: berriro ontziratzeko erreserbako edukiontziak, beharrezkoa izanez gero; gerta daitezkeen jarioei eusteko produktu xurgatzaile selektiboak, segurtasuneko edukiontziak, hesiak eta kaltetutako inguruneak isolatzeko seinaleztapen-elementuak eta babes pertsonalerako ekipamendu bereziak.
  • Kubeten hustuketa-lanetarako kontrol gisa jardungo duen protokolo edo prozedura dokumentatua igorri beharko da Ingurumen Sailburuordetza honetara.
  • Andel edo putzuen hondoan pilatzen diren solidoak ez dira ibilgura hustuko aldizkako garbitze-lanetan zehar; behar bezala kudeatuko dira edo zabortegi baimendura eramango dira.
  • Hobi septikoaren sistemak eta iragazki biologikoak garbitze- eta mantentze-lan egokia izango dute errendimendu ona ziurtatzeko. Aldizka enpresa espezializatu batek erretiratuko ditu pilatutako solido eta lohiak, eta iragazki biologikoaren ohantzea garbituko du, garbiketan arrastatutako solidoak ibilgura hustea saihestuz.
  • Urtean behin instalazio horien garbiketaren eta mantentze-lanen fakturaren kopia bat bidaliko da.
  • Larrialdi-egoeretan, babes zibileko legeriari helduko zaio, eta bertan ezarritako betekizun guzti-guztiak bete beharko dira.
  • Titularrak behar diren bitartekoak izango ditu arazketa-instalazioak zuzen ustiatzeko eta ustekabeko isurketak prebenitzeko hartu diren segurtasun-neurriak abian izateko.
  • Ingurunearen edo jardueraren kontrolaren gainean kalteak eragin ditzakeen gorabehera edo ezohiko gertaeraren baten aurrean (besteak beste, ihesak, jarioak, lurzorua edo urak kutsa ditzaketen hondakin, erregai edo substantzien isurketa garrantzitsuak; suteak), gorabehera edo ezohiko gertaera horren berri eman beharko du Ingurumen Sailburuordetzan.
  • Gertakari edo arazo larriren bat edo atmosferara ustekabeko isuriren bat eginez gero, Ingurumen Sailburuordetzari jakinarazteaz gain, SOS Deiak eta Udalari ere jakinarazi beharko zaie berehala. Ondoren, eta gehienez ere 48 orduko epean, ezbeharrari buruzko txosten xehatua bidali beharko da Ingurumen Sailburuordetzara. Txosten horretan, gutxienez, datu hauek agertuko dira:
  • Gertakari mota.
  • Gertakaria non, zergatik eta zer ordutan gertatu den.
  • Iraupena.
  • Ustekabeko isurketa bada, emaria eta isuritako gaiak.
  • Mugak gaindituz gero, isuriei buruzko datuak.
  • Eragindako kalteen balioespena.
  • Hartutako neurri zuzentzaileak.
  • Prebentziozko neurriak berriro gerta ez dadin.
  • Prebentziozko neurriak eraginkortasunez aplikatzeko aurreikusitako epeak.
  • Instalazioek suteen aurkako babesari buruz indarrean dagoen araudian ezarritako betekizunak betetzen dituztela egiaztatu egin beharko da. Abenduaren 3ko 2267/2004 Errege Dekretua aplikatu behar bada, egiaztapen hori egiteko, Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaizkio eskumena duten erakundeek emandako egiaztagiriak. Hori egin ezean, egindako eskaeraren kopia aurkeztu beharko da eskumena duen erakundearen aurrean.

Bestela 2267/2004 Errege Dekretu hori zergatik ezin den aplikatu justifikatu beharko da. Gainera, instalazioek suteen aurkako babesaren arloan ezarritako exijentziak betetzen dituztela egiaztatu beharko dute. Egiaztapen hori egiteko Ingurumen Sailburuordetza honi aurkeztuko zaio enpresa instalatzaileak egindako ziurtagiria, «azaroaren 5eko 1942/1993 Errege Dekretuak, suteen aurka babesteko instalazioen araudia onartzen duenak» ezarritakoarekin bat etorrita. Halaber, tresna, ekipo eta sistemen mantentze-lanak Errege Dekretu horretan finkatutakoaren arabera gauzatzen direla egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko dute. Agiri horiekin batera, instalazio edo mantentze-lanen enpresa baimenduak industria-erregistroan inskribatzeko ziurtagiria aurkeztu beharko dute.

  • Baldin eta arautegi berria indarrean sartzeak, edo barneratzen diren sistemen egitura eta funtzionamenduari buruzko ezagutza berri esanguratsuetara egokitu beharrak hori egitea gomendatzen badute, neurri babesle zein zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa aldarazi ahal izango dira, bai neurtu behar diren parametroen kasuan, bai neurketaren aldizkakotasuna eta aipatutako parametroek hartu behar duten tarteari dagozkion mugen kasuan. Era berean, neurri babesle eta zuzentzaileak eta ingurumena zaintzeko programa jardueraren sustatzaileak hala eskatuta edo ofizioz aldaraz daitezke, ingurumena zaintzeko programan lortutako emaitzetan oinarrituta.
  • Urtean behin Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak Ingurumen Sailburuordetzari jakinaraziko dizkio atmosferara eta uretara egindako isurtzeei eta sortu dituen hondakinei buruzko datuak, E-PRTR-Euskadi, botatako eta eskualdatutako kutsagarrien Europako Inbentarioa landu eta eguneratzeko, apirilaren 20ko 508/2007 Errege Dekretuaren, E-PRTR Erregelamenduko eta ingurumeneko baimen bateratuetako isurien gaineko informazioa ematea arautzen duenari jarraituz.

Informazio hori osatzen duten datuak ekitaldi horren hurrengo martxoaren 31 baino lehen bidali beharko dira, Ingurumenari buruzko Adierazpenaren (IA) bidez. Informazio-trukaketa horren funtsa Ingurumenari buruzko Adierazpenari (IA) dagozkion ingurumeneko datu teknikoak eta prozedurakoak sartzean datza, IKS-eeM Sistemako erakundeentzako bertsioaren bidez (www.eper-euskadi.net web orrian eskuragarri): Ingurumen-informazioa Kudeatzeko Sistema. Datu horiek guztiek Ingurumenean Eragina duten Jardueren Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistroa osatuko dute, Europako Ingurumen Agentziaren Erregistrora (Europako E-PRTR Erregistroa) egiten diren informazio-bidalketen oinarri dena.

Halaber, ebazpen honetan aurreikusitako gainerako informazio-trukeak aipatutako Ingurumenari buruzko Adierazpenaren bidez gauzatuko dira, ahal izanez gero.

Informazio hori agerikoa izango da, uztailaren 18ko 27/2006 Legearen xedapenekin bat etorriz. Lege horren bidez informazioa eskuragarri izateko, herritarren partaidetzarako eta ingurumen-gaietan justizia eskura izateko eskubideak arautzen dira (2003/4/EE eta 2003/2005/EE Zuzentarauak jasotzen ditu). Horrez gain, uneoro bermatu beharko da datu pertsonalak babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan ezarritakoa betetzen dela.

  • 2007ko apirilaren 21eko 509/2007 Errege Dekretuaren 4. artikuluko 3. atalari jarraituz, instalazioaren titularrek agintaritzari jakinarazi beharko diote instalazio horietan erabiltzen eta ekoizten diren substantziek, 1907/2006 EE Erregelamenduan erregistratu eta ebaluatzeko aurreikusitako prozesuan identifikatu direnek, giza osasunerako eta ingurumenerako izan dezaketen arriskua.
  • Ingurumeneko baimen bateratu honen mendeko instalazioan egindako aldaketek bat etorri beharko dute kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko uztailaren 1eko 16/2002 Legeak 10.3 artikuluan ezarritako komunikazio-erregimenarekin. Hori horrela, ingurumeneko beste baimen bateratu bat beharko da aldaketak funtsezkoak direnean.

Hirugarrena.– Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak ingurumen-organoaren aurrean egiaztatu beharko du ebazpen honetako bigarren ataleko ondorengo puntuetan ezarritako baldintzak betetzen dituela, ebazpen hau jakinarazten denetik gehienez 6 hilabeteko epean: Lehenengoa (instalazioaren ekoizpenerako gaitasun maximoa); B.1.2 (jardueraren isurtze barreiatuak minimizatzeari buruzko ikerketa); B.2.4 (Kolektorerako konexioaren lanak egin izanaren ziurtapena eta konexioa egikaritu izanaren ziurtapena); B.3.1 e) eta B.3.2 d) (Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak onartzeko dokumentuak); B.3.1 l) eta B.3.2 f) (Hondakin arriskutsuak eta ez-arriskutsuak erregistratzeko ereduak); B.3.2 a) (EHZen ispilu-sarrera duten hondakinen karakterizazioa); B.1.4 (Lurzorua babesteko neurriak); C.1 (Atmosferara isurtzen diren kutsatzaileak kontrolatzea); C.4 (Zarata kontrolatzeko proposamena); C.6 (Ingurumena Zaintzeko Programaren agiri bategina); D.1 (mantentze-lanetan botako diren kutsagarrien eta sortuko diren hondakinen balioespena); D.3 a) (Prebentziozko mantentze-lanen eskuliburua); D.3 h) (Produktu kimikoak biltegiratzeko ziurtapenak); D.3 i) (Larrialdi egoeretarako eskuragarri dauden materialen zerrenda); D.3 j) (kubetak husteko eragiketen protokoloa); D.3 r) (Suteen aurkako babesaren ziurtagiriak).

Era berean, baldintza horiek bete ote diren egiaztatzeko, ingurumen-organo honi atxikitako zerbitzu teknikoek egin beharreko ikuskapen-bisitan egiaztatu beharko da instalazioak aurkeztutako proiektuaren arabera eta ebazpen honetan ezarritakoarekin bat etorrita eraiki eta ekipatu direla. Horretarako, aipatutako ikuskapen-bisitaren aurretik, sustatzaileak Ingurumen Sailburuordetza honetan aurkeztu beharko du baldintza horiek betetzen direla egiaztatzen duen agiria, teknikari aditu batek eginda.

Laugarrena.– Ingurumeneko baimen bateratu hau 8 urtez egongo da indarrean. Epe hori igarota, baimena berritu egin beharko da eta, hala badagokio, jarraian datozen aldietarako eguneratu.

Ingurumeneko baimen bateratua amaitu baino hamar hilabete lehenago, titularrak baimena berritzeko eskaera egin beharko du, uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 25. artikuluan xedatutakoa betez.

Bosgarrena.– Edonola ere, ingurumeneko baimen bateratua ofizioz aldatu ahal izango da uztailaren 1eko 16/2002 Legearen 26. artikuluan ezarritako kasuak aintzat hartuta.

Seigarrena.– Fundiciones Mugarra, S.A. enpresak ebazpen honen xede den burdinurtze-jardueran titulartasun-aldaketarik eginez gero, aldaketa hori jakinarazi beharko du, Ingurumen Sailburuordetzak onar dezan.

Zazpigarrena.– Baimen honek balioa galduko du kausa hauek gertatzen direnean:

  • Epearen barruan ebazpen honetako hirugarren atalean ezarritako baldintzak betetzen direla egiaztatzen ez badu, baldin eta interesdunak ez duen behar bezala justifikatuz epea luzatzeko eskatzen.
  • Fundiciones Mugarra, S.A. enpresaren nortasun juridikoa bukatzea, indarrean dagoen araudian ezarritako kasuetan.

Zortzigarrena.– Ebazpen honen edukia jakinaraztea Fundiciones Mugarra, S.A. enpresari, Mañariako Udalari, ingurumeneko baimen bateratua emateko prozeduran parte hartu duten erakundeei, eta gainerako interesdunei.

Bederatzigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Hamargarrena.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantzako sailburuaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta hurrengo egunean kontatzen hasita, hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. artikuluarekin eta ondorengoekin bat etorriz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2010eko apirilaren 16a.

Ingurumeneko sailburuordea,

NIEVES TERÁN VERGARA.


Azterketa dokumentala