Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

16. zk., 2014ko urtarrilaren 24a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
329

IRAGARKIA, 2013ko abenduaren 5ekoa, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendariarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2, 132 kV-ko aireko linea elektrikoaren aldaketa ezartzeko proiektua, Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Antzuola, Elgeta eta Bergara (Gipuzkoa), eta Elorrio (Bizkaia) udalerrietan egingo dena.

Abenduaren 3ko 282/2002 Dekretuaren bitartez (2002-12-23ko EHAA), honako instalazio hauek eraikitzeko, aldatzeko, ustiatzeko, eskualdatzeko eta ixteko administrazio baimenerako prozedurak arautu ziren: argindarra ekoitzi, garraiatu nahiz banatzeko instalazioak, baita kontsumitzaileak konektatzeko hartuneak, zuzeneko lineak eta instalazioak ere. Bada, honako hauetan xedatutakoarekin bat etorriaz: Sektore Elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legeko 53. artikulua (1997-11-28ko BOE); goi-tentsioko linea elektrikoetako baldintza teknikoei eta segurtasun-bermeei buruzko Arautegia; ITC-LAT 01etik 09ra arteko jarraibide tekniko osagarriak onartzen dituen otsailaren 15eko 223/2008 Errege Dekretua (2008-03-18ko BOE); Proiektuen ingurumen-inpaktua ebaluatzeko Legearen testu bategina onesten duen urtarrilaren 11ko Legegintzako 1/2008 Errege Dekretua (2008-01-26ko BOE) eta Euskal Autonomia Erkidegoko ingurumena babesteko otsailaren 27ko 3/1998 Legea (1998-03-27ko EHAA), jendaurrean erakutsiko da erreferentziako linea. Izan ere, linea horri dagokionez, administrazio-baimena, burutzapen-proiektua onartzea eta herri-onurako deklaratzea eskatzen dira.

Eskatzailea: Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A.U.; egoitza, dagozkion jakinarazpenetarako: Axpeko Erriberako 5. zk. – 48950 Erandio (Bizkaia).

Erreferentzia: RI-20-24062/AT-H-2013-39 (Gipuzkoa) eta RI-48-23667/AT-H-2013-34 (Bizkaia).

Linearen ezaugarriak: 132 kV-ko tentsioa; airekoa; trifasikoa; zirkuitu bikoitza; LA-180 (dagoena) eta LA-280 HAWK (berria) eroaleak; OPGN-16-12 zuntz optikoa, AC-53 lur-konexioko kablea.

Linearen hasiera: Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 aireko linearen 4. euskarria.

Linearen amaiera: Ormaiztegi-Abadiano 1 eta 2 aireko linearen 91. euskarria.

Aldaketaren luzera: 9.592 m.

Linearen ibilbidea: Ormaiztegi, Gabiria, Ezkio-Itsaso, Antzuola, Elgeta eta Bergara (Gipuzkoa) eta Elorrio (Bizkaia).

Helburua: 1966tik dagoen instalazioa eguneratu eta berritzea, linearen mantentzerako baldintzak hobetuz zerbitzu-eteteak ekiditeko. Horretarako, linearen zati batzuk berriztatuko dira, euskarriak aldatuz, zein linearen ibilbidea aldatuz, euskarriak aldatu ezin diren tokietan.

Aurrekontua: 1.354.708,91 euro.

Proiektu honek eraginpean hartutako ondasun eta eskubideak: Iragarki honen eranskinean jasotakoak.

Iragarki hau jakitera ematen da proiektua, Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Easo kalea 10, Donostia), Bizkaikoan (Concha jeneralaren kalea 23, 5.a – Bilbao), betiere proiektuaren eragina Gipuzkoako Lurraldean ala Bizkaikoan den aintzat harturik, edo dagokion udaletxean. Egoki iritzitako erreklamazioak –bi ale– hogei eguneko epean aurkeztuko dira, iragarki hau argitara eman eta biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 5a.

Energiaren, Meategien eta Industria Administrazioaren zuzendaria,

JAVIER ZARRAONANDIA ZULOAGA.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala