Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2014ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
335

HUTSEN ZUZENKETA, honako dekretu honena: «449/2013 Dekretua, azaroaren 19koa, EAEko Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren aldaketa behin betiko onartzen duena.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.b) artikuluan xedatzen duenez, argitaratzeko bidalitako testuan egindako hutsak edo omisioak Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzak zuzenduko ditu, baldin eta nabarmenak badira, dokumentuen esanahia aldatzen ez badute, eta nahasbiderik ez sortzeko komeni bada. Zuzenketa egiteko eskaria testua argitaratzeko agindua eman duen organoak egingo du.

Horrelako akatsak aurkitu dira EAEko Kantauriko eta Mediterraneoko isurialdeko Ibaiak eta Errekak Antolatzeko Lurraldearen Arloko Planaren aldaketa behin betiko onartzen duen azaroaren 19ko 449/2013 Dekretuan (2013ko abenduaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 236. zenbakia), euskarazko bertsioan. Hori dela eta, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

2013/5386 (64/11) orrialdean, Esparru garatuetako ertzak azpiatalean

Honela dio:

«Hiri-garapeneko prozesua nahiko finkatuta duten ertzak dira. Kategoria horretan honako lurzoru hauek sartzen dira: hiri-plangintzan hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzoruen zati handi bat; hiri-plangintzan landa-herrigune gisa definitutako esparruetako lurzoruak; ibai-ertzetan kokatzen diren lurzoru horien arteko dimentsio txikiko eremuak, lurzoru urbanizagarri edo urbanizaezin gisa sailkatutakoak; eta lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzen diren baina eraikuntza-garapen erdi-finkatua duten herriguneen kanpoko sektoreak (ibaien ertzen antolamendu espazialari dagokionez erdi-finkatuak(».

Baina honela esan behar du:

«Hiri-garapeneko prozesua nahiko finkatuta duten ertzak dira. Kategoria horretan honako lurzoru hauek sartzen dira: hiri-plangintzan hiri-lurzoru gisa sailkatutako lurzoruen zati handi bat; hiri-plangintzan landa-herrigune gisa definitutako esparruetako lurzoruak; ibai-ertzetan kokatzen diren lurzoru horien arteko dimentsio txikiko eremuak, lurzoru urbanizagarri gisa sailkatutakoak; eta lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzen diren baina eraikuntza-garapen erdi-finkatua duten herriguneen kanpoko sektoreak –ibaien ertzen antolamendu espazialari dagokionez erdi-finkatuak–».

213/5386 (64/29) orrialdean, Jarduera hidraulikoei buruzko berariazko araudia E.3 ataleko zazpigarren paragrafoan

Honela dio:

« Urbanizazio prozesuetan edo ibarrak bete eta berdintzeko jardueretan, 1 km2-tik beherako isurtze-arroko ibai ibilguei eragiten badiete Kantauri isurialdean eta 2 km2-tik beherakoei isurialde mediterraneoan, eta ibilguaren trazadura errektifikatzea planteatzen bada, alternatiba hidraulikoei buruzko azterketa bat beharko da, errektifikazio horren egokitasuna eta beharra justifikatzeko, eta baita ingurumenaren gaineko eraginak zuzentzeko azterketa bat ere isurtze-arro osoari dagokionez».

Baina honela esan behar du:

«Urbanizazio prozesuetan edo ibarrak bete eta berdintzeko jardueretan, 1 km2-tik beherako isurtze-arroko ibai ibilguei eragiten badiete Kantauri isurialdean eta 2 km2-tik beherakoei isurialde mediterraneoan, eta ibilguaren trazadura errektifikatzea planteatzen bada, interes bereziko goiburua duten elementu naturalak izan ezik, alternatiba hidraulikoei buruzko azterketa bat beharko da, errektifikazio horren egokitasuna eta beharra justifikatzeko, eta baita ingurumenaren gaineko eraginak zuzentzeko azterketa bat ere isurtze-arro osoari dagokionez».

2013/5386 (64/30 eta 64/31) orrialdetan, F.1.1 ataleko azken aurreko paragrafoan

Honela dio:

«Lur naturala aldatzen duen esku-hartze orotan aplikatuko da atzerapen horiek (edozein motatako eraikinetan, instalaziotan edo eraikuntzatan, finkoetan zein desmuntagarrietan; lur-berdintzeetan; lur-higiduretan, eta abar). Salbuespenak izango dira nekazaritzari, baso-lanei, herri-lanei eta azpiegitura-instalazioei dagozkienak edo behar bezala justifikatutako kultura-ondarea babesteko ekintzei dagozkienak».

Baina honela esan behar du:

«Lur naturala aldatzen duen esku-hartze orotan aplikatuko dira atzerapen horiek (edozein motatako eraikinetan, instalazioetan edo eraikuntzetan, finkoetan zein desmuntagarrietan; lur-berdintzeetan; lur-higiduretan, eta abarretan). Behar bezala justifikatuz gero, salbuespenak ondoko hauei dagozkie: onura edo interes publikoko nekazaritza eta basozaintzako lanak, herri-lanak eta azpiegitura-instalazioak, edo kultura-ondarea babesteko ekintzak».


Azterketa dokumentala