Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2014ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
338

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 27koa, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariarena. Honen bidez, zuzendu egiten da 2013ko abenduaren 3ko ebazpen batean egindako hutsa. Ebazpen horren bidez, hain zuzen ere, 2014. urtean diru-laguntzak ematen zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko.

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Era horretako hutsak antzeman dira Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko abenduaren 3ko Ebazpenean. Ebazpen horren bitartez, 2014. urtean diru-laguntzak ematen zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko (2013ko abenduaren 26ko EHAA, 245. zenbakia). Beraz, orain argitaratzen da huts horren zuzenketa. Horregatik, hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendariaren 2013ko abenduaren 3ko Ebazpenean antzemandako hutsa zuzentzea (ebazpen horren bidez, 2014. urtean diru-laguntzak ematen zaizkie Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa eta erakunde pribatuei, aholkularitza-enpresa homologatuak kontratatu ditzaten, emakume eta gizonen arteko berdintasunari buruzko diagnostikoak eta berdintasun-planak egiteko. 2013ko abenduaren 26ko EHAA, 245. zenbakia).

4.1 b) artikuluak ebazpen-atalean honela dio:

b) Gutxienez 10 ordu ematea lan-munduan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan sentsibilizatzeko/trebatzeko eta horrek diagnostikoaren emaitza nagusienetan duen isla erakusteko. Saio horrek diagnostikoa alderatzeko balio behar du, bai eta berdintasun-plana diseinatzeko oinarri izateko ere, eta, gutxienez, langile guztien lagin adierazgarri batentzat egingo da. Proposamenak emango diren eduki orokorren xehetasunak izan behar ditu.

Baina honela esan behar du:

b) Gutxienez 20 ordu ematea lan-munduan emakumeen eta gizonen arteko berdintasunaren arloan sentsibilizatzeko/trebatzeko eta horrek diagnostikoaren emaitza nagusienetan duen isla erakusteko. Saio horrek diagnostikoa alderatzeko balio behar du, bai eta berdintasun-plana diseinatzeko oinarri izateko ere, eta, gutxienez, langile guztien lagin adierazgarri batentzat egingo da. Proposamenak emango diren eduki orokorren xehetasunak izan behar ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 27a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala