Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2014ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
342

AGINDUA, 2014ko urtarrilaren 10ekoa, Osasuneko sailburuarena, Gaixotasun Arraroei buruzko Aholku Batzordearen osaera eguneratzen duena.

Osasuneko sailburuaren 2012ko maiatzaren 22o Aginduaren bidez (2012ko irailaren 13ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 179. zk.), Gaixotasun Arraroei buruzko Aholku Batzordea sortu zen. Organo aholku-emaile gisa sortu da, gaixotasun arraroen gainean aholku teknikoak eta argibideak emateko, betiere maiatzaren 24ko 121/2005 Dekretuan –Osasun Saileko Aholku Batzordeen araubidea ezartzen duenean– xedatutakoa betez.

2012ko maiatzaren 22ko Aginduaren 3. artikuluan ezartzen da lehendakari batek, idazkari batek eta gehienez 14 kidek osatuko dutela Batzordea, aginduaren 5. artikuluan jasotako moduan. Denak ere Osasuneko sailburuak aukeratuko ditu.

Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2013ko maiatzaren 6ko Aginduaren bidez (2013ko maiatzaren 22ko EHAA, 97. zk.), Batzordeko egungo kideak izendatu ziren.

Oraingoan, ordea, Osatzen Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkarteko ordezkariaren izendapena eguneratu beharra dago.

Adierazitako guztiarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Gaixotasun Arraroei buruzko Aholku Batzordeko kide hau dagokin kargutik kentzea, uko egin baitio: Eneko Ibarruri Martínez jauna, Osatzen Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkarteko ordezkaria.

Bigarrena.– Honako pertsona hau Gaixotasun Arraroei buruzko Aholku Batzordeko kide izendatzea: Antonio Cea Rey jauna, Osatzen Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkarteko ordezkaria.

Hirugarrena.– Gaixotasun Arraroei buruzko Aholku Batzordearen osaera eguneratzea. Hau izango da osaera berria:

– Lehendakaria:

Guillermo Viñegra García jauna. Kargua hutsik dagoenean, edo karguduna ez badago edo gaixorik badago, haren ordez, M.ª Luisa Arteagoitia González andrea arituko da.

– Idazkaria:

Enrique Peiró Callizo jauna.

Batzordekideak, honako hauen ordezkari:

– Euskal Herriko Pediatria Elkartea:

Luis Castaño González jauna.

Osatzen Familia eta Komunitate Medikuntzako Euskal Elkartea:

Antonio Cea Rey jauna.

Barne Medikuntzako Euskal Elkartea:

Maria Victoria Egurbide Arberas andrea.

FEDER Gaixotasun Arraroei buruzko Espainiako Federazioa:

Juana María Sáenz Rodríguez andrea.

Euskadiko Kontseilu Soziosanitarioa:

José Antonio de La Rica Jiménez jauna.

EAEko Neurologia Elkartea:

Adolfo López de Munain Arregui jauna.

Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuko Zerbitzu sanitarioak:

José Manuel Agud Aparicio jauna.

Itziar Astigarraga Aguirre andrea.

Cristina Aguirre Rodríguez andrea.

Blanca Gener Querol andrea.

Osasun Saila:

Manu Errezola Saizar jauna.

Larraitz Arriola Larrarte andrea.

Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Osasun Laguntzako Zuzendaritza:

M.ª Blanca Segurola Lázaro andrea.

María García Barcina andrea.

Laugarrena.– Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunetik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 10a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala