Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2014ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
343

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 18koa, Osasuneko sailburuordearena, Osasuneko sailburuaren 2013ko maiatzaren 29ko Aginduaren babesean emandako diru-laguntzen zerrenda argitara ematen duena. Diru-laguntza horiek dira, hain zuzen ere, talde teknikoak mantentzeko, droga mendetasunen aurrezaintza komunitariorako programak garatzeko, jarduera fisikoa sustatzeko programak egiteko eta arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako programak egiteko.

AURREKARIAK

1.– 2013ko ekainaren 12an argitaratu zen EHAAn 2013ko maiatzaren 29ko Agindua, Osasuneko sailburuarena, talde teknikoak mantentzeko, droga-mendetasunen aurrezaintza komunitariorako programak garatzeko, jarduera fisikoa sustatzeko programak egiteko eta arrisku eta kalteen aurrezaintza eta murriztapenerako programak egiteko laguntza ekonomikoetarako deialdia egiten duena.

2.– 2013ko maiatzaren 29ko Aginduaren 9.7 artikuluan ezarritakoari jarraituz, publizitate-printzipioa betetzeko, eta ebazpenak berariaz banan-banan jakinarazi behar direla ahaztu gabe, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, Osasuneko sailburuordearen ebazpen bidez, xedapen honen babesean emandako diru-laguntzen onuradunak diren entitateen zerrenda.

Ondorioz, hauxe,

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Osasuneko sailburuaren 2013ko maiatzaren 29ko Aginduaren II. Kapituluaren babesean emandako diru-laguntza guztiak eta horien onuradunak argitara ematea. Datu horiek I. eranskinean daude jasota.

Bigarrena.– Osasuneko sailburuaren 2013ko maiatzaren 29ko Aginduaren III. Kapituluaren babesean emandako diru-laguntza guztiak, horien onuradunak diren toki-erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek II. eranskinean daude jasota.

Hirugarrena.– Osasuneko sailburuaren 2013ko maiatzaren 29ko Aginduaren IV. Kapituluaren babesean emandako diru-laguntza guztiak, horien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek III. eranskinean daude jasota

Laugarrena.– Osasuneko sailburuaren 2013ko maiatzaren 29ko Aginduaren V. Kapituluaren babesean emandako diru-laguntza guztiak, horien onuradunak diren erakundeak eta ezetsitako eskabideak argitara ematea. Datu horiek III. eranskinean daude jasota.

Bosgarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agintzea, jendeak horren berri izan dezan.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 18a.

Osasuneko sailburuordea,

GUILLERMO VIÑEGRA GARCÍA.

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala