Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2014ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
344

EBAZPENA, 2013ko abenduaren 30ekoa, Ingurumeneko sailburuordearena, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 28ko Aginduaren deialdia ebazten duena. Agindu horrek garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen agentziei eta tokiko merkataritza sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen du.

Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren bidez, garapen jasangarria sustatzeko ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen agentziei eta tokiko merkataritza sozietateei 2013. ekitaldiko diru-laguntzak iragarri ziren. Aipatutako agindua 2013ko uztailaren 8ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariaren (129. zenbakia) argitaratu zen.

2013ko abuztuaren 8an, eskaerak aurkezteko epea amaitu zen, eta, Ingurumen Sailburuordetzan, 185 eskaera jaso ditugu.

Ingurumeneko sailburuordearen 2013ko urriaren 21eko Ebazpenaren bidez, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen agentziei eta tokiko merkataritza sozietateei diru-laguntzak emateko aurrekontu zuzkidura handitu zen.

2013ko ekainaren 19ko Aginduaren 13. artikuluari jarraikiz, berariaz sortutako organo ebaluatzaileak diru-laguntzen eskaerak aztertu eta ebaluatu ditu, eta ebazpen-proposamen egokia egin du, esleipen-irizpideei eta aurrekontu-mugei egokituz, eta diru-laguntza jaso dezaketen proiektuak, diru-laguntzen zenbatekoa, ezeztatutako eskaerak eta ezeztatzeko arrazoiak zehaztu ditu.

2013ko ekainaren 19ko Aginduaren 16.2 artikuluari jarraikiz, onuradunen batek uko egiten badio jasotako diru-laguntzari, ebazpenak zehaztuko du zein den lehentasun-hurrenkera, hasiera batean aurrekontu-zuzkidura faltagatik diru-laguntzarik gabe geratu diren proiektua, diruz laguntzeko.

2013ko ekainaren 19ko Aginduaren 3.2 artikuluari jarraikiz, eskabiderik ez dagoelako edo betekizunak betetzen ez direlako, aipatutako jardun lerroetako bati esleitutako diru-zenbatekoa agortzen ez bada, beste jardun lerro bati esleitutako diru-zenbatekoari gehitu ahalko zaio, organo ebaluatzaileak egiten duen proposamenaren arabera.

Lurzoru kutsatuen lerroan eta biodibertsitatearen lerroan aurkeztu diren eta diru-laguntzak jaso ditzaketen proiektuen zenbateko osoak lerro horietarako aurreikusitako aurrekontuaren kopurua agortzen ez duten arren, organo ebaluatzaileak ez zuen gainerako kopurua beste lerroetarako bideratzea proposatu.

Diru-laguntzak arautzeko Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren 10. artikuluan xedatutakoaren arabera, 9. artikuluan adierazitako dokumentuak aurkeztu ez dituztenei edota 2.2 artikuluan azaldutako baldintzak edo aginduan agertzen diren beste batzuk betetzen dituztela justifikatu ez dutenei dokumentuak aurkezteko eskatu zaie. Dokumentazioa aurkezteko epea amaitu ondoren, eskatutako dokumentuak aurkeztu ez dituztenez, Soraluzeko Udalak eta Laudioko Udalak eskaeran atzera egin dutela ulertu da.

Ingurumeneko sailburuordeak eskumena du behin betiko diru-laguntzen onuradunak eta zenbatekoak zehazteko, Ingurumen eta Lurralde Politika sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren 16. artikuluari jarraikiz.

Aipatu aginduaren 15. artikuluaren arabera, araututako diru-laguntzak, Eskolako 21 Agendaren lerrokoak salbu, lehiaketa bidez eman behar dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onetsi zuen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren 51.4 artikuluarekin bat, eta 50 puntu baino gehiago jasotzen duten proiektuen lehentasun ordena balioespen fasean 50 puntu baino gehiago lortu dituzten proiektu guztiak ordaintzeko nahikoa aurrekontu ez dagoenean soilik hartuko da aintzat, beraz, lehenengo puntuazio altuagoa duten proiektuak ordainduko dira, ekintza bakoitzeko lerroan aurrekontu kreditua agortu arte.

Ikusirik Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Agindua, garapen jasangarria sustatzen duten ekintzak gauzatzen dituzten udalei, mankomunitateei, beste toki-entitate batzuei, toki-erakunde autonomoei, tokiko garapen agentziei eta tokiko merkataritza sozietateei diru-laguntzak ematea arautzen duena; 196/2013 Dekretua, apirilaren 9koa, Ingurumen eta Lurralde Politika Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duena; 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearena, eta gainerako arautegi aplikagarria, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honetako I. eranskinean jasotako entitateei diru-laguntzak ematea, eranskinean zehaztutako proiektuetarako eta zenbatekoen arabera.

Diru-laguntzak Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren 20. artikuluan xedatutakoaren arabera ordainduko dira.

Bigarrena.– Ebazpen honen II. eranskinean, baztertutako diru-laguntza eskaeren zerrenda argitaratzea.

Hirugarrena.– Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren 15.1 artikuluari jarraikiz, ebazpen honetako III. eranskinean adierazitako erakundeen diru-laguntza eskaera ezeztatzea, eranskinean adierazitako arrazoiak direla-eta.

Laugarrena.– Ebazpen honen IV. eranskinean, hasiera batean aurrekontu-zuzkidura faltagatik diru-laguntzarik gabe geratu diren proiektuen lehentasun-hurrenkera argitaratzea, onuradunen batek uko egiten badio diru-laguntzari.

Bosgarrena.– Ebazpen honen bidez I. eranskinean zerrendatutako erakundeei emandako diru-laguntzen lehenengo ordainketa agintzea.

Diru-laguntzaren gainerako ordainketak jasotzeko, onuradunek egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren 19. artikuluan adierazitako baldintzei jarraikiz.

Halaber, onuradunek aginduaren 18. artikuluan bildutako beharrak bete beharko dituzte.

Seigarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea agintzea, onuradunei horren berri emateko, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren 16.1 artikuluaren arabera, eta diru-laguntzak emateko prozedura orok bete behar duen publizitate-printzipioa betearaztea.

Zazpigarrena.– Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuaren 2013ko ekainaren 19ko Aginduaren 17 artikuluaren arabera, nahitaez bete beharreko baldintzen agiria onuradunei banan-banan jakinaraztea.

Zortzigarrena.– Ebazpen honek ez dio administrazio-bideari amaiera ematen; beraz, Ingurumen, Ingurumen eta Lurralde Politikako sailburuari gorako errekurtsoa jar dakioke, ebazpena jakinarazten denetik hilabeteko epean, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2013ko abenduaren 30a.

Ingurumeneko sailburuordea,

JOSÉ ANTONIO GALERA CARRILLO.

(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)
(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala