Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2014ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 6 ZENBAKIKO EPAITEGIA
349

EDIKTUA, 2013/11 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Donostiako Lehen Auzialdiko 6 zenbakiko Epaitegia.

Judizioa: 2013/11 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Arista Doce-62, S.L.

Abokatua: Fernandez Elejalde Olatz.

Prokuradorea: Salvador.

Demandatua: F.L. Nasser 57, S.L.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan, epaia eman da 2013-07-10ean. Hona hemen epaitza:

EPAITZA

Osorik baiesten dut prokuradore Tomás Salvador Palaciosek –Arista Doce-62ren ordez eta izenean– F.L. Balyan 57, S.L. merkantilaren aurka aurkeztutako demanda. Demandatua kondenatzen dut auzi-jartzaileari 15.312,28 (hamabost mila hirurehun eta hamabi euro eta hogeita zortzi zentimo) euro ordaintzera, gehi abenduaren 29ko 3/2004 Legeko 7. artikuluan jasotako interesak, hain zuzen ere auzi-jartzaileak interpelazio judizialera arte kalkulatutako zenbatekoak. Horiek osatzen dute epai honen kondenaren parte, eta horri gehitu behar zaizkio zorra guztiz ordaindu arte sortutakoak, zeinak epaia exekutatzerakoan kitatuko baitira.

Kostuak demandatuari ezartzen zaizkio.

Eta, epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Aurkaratzeko modua.– Apelazio-errekurtsoa, Gipuzkoako Probintzia Auzitegian (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa egiteko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, hogei egun balioduneko epean, jakinarazpena egin eta biharamunetik aurrera. Idazki horretan, honako hauek adieraziko dira: aurkaratzea zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena eta zein erabaki aurkaratzen diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori kontsignatu beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailu eta Kontsignazioen kontuan. Kontuaren zenbakia hauxe da: 1892 0000 00 2013 11. Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko, gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak, eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

F.L. Balyan 57, S.L. demandatuaren gaur egungo bizilekua ezezaguna denez gero, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko 497.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriaz, aipatu ebazpena ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, hau da, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu hau argitaratuaz.

Ebazpen horren aurka, apelazio-errekurtsoa aurkez dezake auzi-ihesean den demandatuak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Donostia, 2013ko irailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala