Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2014ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DURANGOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
350

EDIKTUA, gauza komun bat zatitzeko burututako 379/12 hitzezko judizioren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Feliciana Gorroño Eguiarte, Asuncion Abaitua Solaegui, Maria Nieves Mota Zarandona, Anastasio Rementeria Gorroño, Maria Begoña Mota Zarandona, Tomas Ibieta, Concepcion Mota Zarandona, Jose Antonio Municha eta Maria Soledad Mota Zarandona jaun-andreen aurka, Autzagana, S.L.k eskaturik, Durangoko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 Zenbakiko Epaitegian bideratutako 379/12 hitzezko judizioaren prozeduran, auzigaia gauza komun bat zatitzea zelarik, epai eman da, zeinaren idazpurua eta epaitza honako hauek baitira:

132/13 EPAIA

Epailea: Cristina Navarro Gil.

Lekua: Durango (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamahiruko urriaren hirua.

Alderdi demandatzailea: Autzagana, S.L.

Prokuradorea: Javier Sanz Velasco.

Alderdi demandatua: Feliciana Gorroño Eguiarte, Asuncion Abaitua Solaegui, Maria Nieves Mota Zarandona, Anastasio Rementeria Gorroño, Maria Begoña Mota Zarandona, Tomas Ibieta , Concepcion Mota Zarandona, Jose Antonio Municha eta Maria Soledad Mota Zarandona.

Prokuradorea: Esther Asategui Bizkarra.

Auzigaia: gauza komun bat zatitzeko akzioa baliatzea.

EPAITZA

Honako hauen aurka, José Antonio Municha, edo bere jaso gabeko jarauntsia, auzi-iheslari deklaratua; Tomás Beitia edo bere jaso gabeko jarauntsia, auzi-iheslari deklaratua; Feliciana Gorroño Eguiarte, auzi-iheslari deklaratua; Anastasio Rementería Gorroño; Asunción Abaitua Solaegu; auzi-iheslari deklaratua; Maria Begoña Mota Zarandona; Concepcion Mota Zarandona; Nieves Mota Zarandona; eta Maria Soledad Mota Zarandona: eta Autzagana, S.L.ren izenean Sanz Velasco prokuradoreak aurkeztutako demanda baietsi egiten dut; eta honako erabaki hauek hartzen ditut:

1.– Amorebietako 133/E finkaren kondominioa azkentzea. Finka horri buruzko zehaztapenak: Amorebieta-Etxanoko Jabetza Erregistroko 1159.liburukiko 147. liburuko 120. orrialdean erregistratua.

2.– Zatiezintasuna, eta ondorioz enkante judizial publikoan saltzeko agintzea, eta hortik ateratako prezioa –gastuak kenduta– banatzea, komunitate horretan jabe bakoitzak duen eskubidearen arabera.

Prozedura honetan sortutako kostu prozesalak pagatzera kondenatzen dira honako hauek: José Antonio Municha edo bere jaso gabeko jarauntsia; Tomás Beitia edo bere jaso gabeko jarauntsisa; Feliciana Gorroño Eguiarte eta Asunción Abaitua Solaegui.

Batu bekio idazki hau epaitegi honetako Epaien eta Behin betiko Auto Zibilen Erregistro Liburuari, eta eman bedi testigantza, dagokien autoei batu behar zaiena.

Inpunnatzeko modua: Bizkaiko Probintzia Auzitegian aurkeztutako apelazio-errekurtsoa (PZLb, 455. artikulua). Errekurtsoa aurkezteko, idazki bat aurkeztu beharko da epaitegi honetan, jakinarazpena egin eta hurrengo egunetik harako hogei egun balioduneko epearen barruan, zeinetan honako hauek adierazi beharko diren: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, apelatutako ebazpena, eta inpugnatutako erabakiak (PZLb, 458.2. artikulua).

Errekurtsoa aurkeztu ahal izateko, 50 euroko gordailua jarri beharko da, eta baldintza hori bete ezean ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia: 4688000004037912, Dirua sartu izanaren agirian, kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenaren 5. paragrafoan aipatzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Honela, epai honen bitartez, eman, agindu eta sinatzen dut nik, Cristina Navarro Gil andreak, Durangoko eta bere barruti judizialeko Lehen Auzialdiko eta Instrukzioko 3 zenbakiko Epaitegiko epailea naizen aldetik. Fede ematen dut.

Eta honako demandatu hauentzat behar bezalako jakinarazpen balio izan dezan: Asuncion Abaitua Solaegui edo bere jaso gabeko jarauntsia, Feliciana Gorroño Eguiarte edo bere jaso gabeko jarauntsia, Tomas Ibieta edo bere jaso gabeko jarauntsia eta Jose Antonio Municha edo bere jaso gabeko jarauntsia; ematen eta sinatzen du idazki hau, Durangon (Bizkaia), bi mila eta hamahiruko urriaren zortzian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala