Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2014ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

IRUNGO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
353

EDIKTUA, segidako traktuari berriro ekiteko bideratutako 204/13 jabari-espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Irungo (Gipuzkoa) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaile naizen aldetik, hau

Jakinarazten dut: Epaitegi honetan 204/13 jabari-espedientea bideratu da (jab. esp., trakt. ber. ek.) Simone Remond Piogey andreak eskatuta, segidako traktuari ekiteko finka honi dagokionez:

«B motako hotela, «La Irunesa» auzoko 5 etxadiko 2 zenbakia (Saihesbidea kalea, 40), Irunen; gaur Anaka auzoa da, Eulalia infanta kalea, «Villa María-Luisa» izena hartzen duena; mugakideak: Iparraldetik, 1 zenbakiko hotela; hegoaldetik, 3 zenbakiko hotela; ekialdetik edo aurrealdetik, kokatuta dagoeneko kalea; mendebaldetik, 7 zenbakiko hotela. Etxadi berean daude hotel guztiak. Deskribatzen den finkak hirurehun eta hogeita hamar (330 m2) metro karratuko kuadrilateroa osatzen du, zeinetik berrogeita hemeretzi metro eta laurogeita hamar zentimetro karrratu (59,50 m2) eraikita dauden bi solairutan, eta gainerakoan lorategia, eskorta eta zerbitzuak daude. Finka alanbre-hesiz dago itxita. Beheko solairua: hall, jangela, sukaldea eta logela bat Goiko soolairua edo solairu nagusia: hiru logela, WC bainugela eta eskailerarako zuloa».

Inskripzioa: etxebizitza institutu nazionalaren alde dago inskribatuta finka, Donostiako jabetza erregistroan (540 liburukia, Irungo 78 liburua, 207 orrialdea, 3766 zenbakiko finka, hirugarren inskripzioa).

Honen bidez, eta egun honetako probidentzian erabakitakoari jarraituz, eskatutako inskripzioak kalterik egin diezaiekeenei dei egiten zaie –nor diren ez dakigu-eta–, ediktu hau argitaratu ondorengo hamar egunetan espedientean agertu eta beren eskubideei dagokiena alega dezaten.

Irun (Gipuzkoa), 2013ko abenduaren 12a.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala