Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

17. zk., 2014ko urtarrilaren 27a, astelehena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

HEZKUNTZA, HIZKUNTZA POLITIKA ETA KULTURA SAILA
362

IRAGARKIA, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Hezkuntzako Gipuzkoako lurralde-ordezkariak 2013ko irailaren 5eko Ebazpenaren bidez emandako espedienteari dagokion ikuste- eta entzute-izapidearen zitazioa jakinarazteko dena.

Orain arteko jakinarazpenek ondoriorik izan ez dutenez, eta Estatuko Administrazioko Funtzionarioen Diziplina Araubidearen Araudia onartzen duen urtarrilaren 10eko 33/1986 Errege Dekretuaren 35. eta 36. artikuluetan xedatutakoa betetzeko (1986-01-17ko BOE), José Ramón Muñoa Anabitarte jaunari iragarki honen bidez jakinarazten zaio bere aurka abiarazitako diziplina-espedienteari dagokion ikuste- eta entzute-izapidearen zitazioa, 2014ko urtarrilaren 31n, 10:00etan, Donostiako Intxaurrondo kaleko 70eko 1. solairuan, espedientearen bista aurrera eramateko.

Agertu ezean, behar diren jardunbideekin jarraituko da, horrek ekarriko dion kaltearekin.

José Ramón Muñoa Anabitarte jaunari jakinarazteko ematen da ebazpen hau.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 13a.

Langileriaren Kudeaketako zuzendaria,

KONRADO MUGERTZA URKIDI.


Azterketa dokumentala