17. zk., 2014ko urtarrilaren 27a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (164 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
IRAGARKIAK
Beste iragarki ofizial batzuk
URAREN EUSKAL AGENTZIA
368
IRAGARKIA, Uraren Legearen testu bategina onartzen duen uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretua ustez hausteagatik irekitako zehapen-espediente baten ebazpena jakinarazteko dena.
Erabaki horren jakinarazpen pertsonala Jesús María e Iñaki Olaskoaga Eizmendiari helarazten saiatu eta huts egin ondoren, argitaratzen da iragarki hau, azaroaren 26ko Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betetzeko.
Zigor-ahalmena Erabiltzeko Jardunbideari buruzko Araubidea onartzen duen abuztuaren 4ko 1398/1993 Errege Dekretuaren 19. artikuluan ezarritakoaren arabera, 15 eguneko epea dago, jakinarazpen hau egiten den egunaren biharamunetik hasita, alegazio, agiri edo beharrezko iritzitako bestelako argibideak aurkezteko.
Zehapen-espedientea interesdunen eskura egongo da Uraren Euskal Agentziaren egoitzan:
Uraren Euskal Agentzia
Orio kalea 1-3
01010 Vitoria-Gasteiz
Hori guztia jendaurrean jartzen da interesdunek horren berri izan dezaten, eta banakako jakinarazpen gisara balio dezan.
Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 13a.
Izapidatzailea,
ESPERANZA ZURINAGA BAÑALES.