Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2014ko otsailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

DONOSTIA-SAN SEBASTIÁNGO LEHEN AUZIALDIKO 1 ZENBAKIKO EPAITEGIA
581

EDIKTUA, 856/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Donostiako Lehen Auzialdiko 1 zenbakiko Epaitegian, errenta batzuk erreklamatzeko 856/12 hitzezko judizioa bideratu da, Yon Loinaz Mariezcurrenak eskatuta, Pedrigosende Sociedade de Construçoes Unipessoal Lda.ren aurka. Prozedura horretan epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

14/14 EPAIA

Epailea: Jose Manuel Grao Peñagaricano.

Lekua: Donostia.

Eguna: bi mila eta hamalauko urtarrilaren hamaseia.

Alderdi demandatzailea: Yon Loinaz Mariezcurrena.

Abokatua: Fernando Arbe Herrero.

Prokuradorea: Isabel Marin Cano.

Alderdi demandatua: Pedrigosende Sociedade de Construçoes Unipessoal, Lda.

Judizioaren gaia: zenbateko bat erreklamatzea (errentamendu-errentak).

EPAITZA

Osorik baiesten dut Martin prokuradoreak Yon Loinaz Mariezcurrena jaunaren izenean eta ordez aurkeztutako demanda, Pedrigosende Sociedade de Construcöes Unipessonal, Lda.-en aurkakoa.. Hori dela eta, demandatua 2.426,77 euro eta 2012ko uztailaren 19tiko legezko interesak pagatzera kondenatzen dut; kostuak ere alderdi demandatuari ezartzen dizkiot.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Argitalpena.– Epaiari dagokion egunean, jendaurreko entzunaldia egiten ari zelarik, epaia eman zuen epaile berberak eman, irakurri eta argitaratu zuen. Eta nik, idazkari judiziala naizenez, horren guztiaren fede ematen dut Donostian, bi mila eta hamalauko urtarrilaren hamaseian.

Pedrigosende Sociedade de Construçoes Unipessoal Lda. demandatuari legez jarritako moduan jakinarazteko egin dut ediktu hau, Donostian, bi mila eta hamalauko urtarrilaren hamaseian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala