Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2014ko otsailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
590

IRAGARKIA, behean adierazitako pertsonei Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendariaren ebazpenak jakinarazteko dena. Ebazpen horien bitartez, behar gabe ordaindutakoa itzultzeko prozedurari hasiera ematen zaio, 79/2010 Dekretuan ezarritako baldintzak ez betetzeagatik.

Interesdunei ebazpenak jakinarazteko ahaleginak egin dira, baina ez da inolako ondoriorik lortu. Hori dela eta, iragarki hau ematen da argitara, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Interesdunek jakin dezaten jarri dugu jendaurrean iragarkia. Jakinarazpentzat hartu behar dute interesdunek, eta honako hau ohartarazten zaie:

– Zuen eskura daude jakinarazpen horiek Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritzan, helbide honetan: Donostia kalea 1. O eraikina, 4. solairua; 01010 Vitoria-Gasteiz.

– Jakinarazpen horiek ez dute administrazio-bidea amaitzen, eta, beraien aurka, gorako errekurtsoa jar dakioke Nekazaritza, Arrantza eta Elikagai Politikako sailburuordeari, hilabeteko epearen barruan, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

(Ikus .PDF)

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 28a.

Nekazaritza eta Abeltzaintzako zuzendaria,

EDUARDO AGUINACO LÓPEZ DE SUSO.


Azterketa dokumentala