Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

26. zk., 2014ko otsailaren 7a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OGASUN ETA FINANTZA SAILA
595

IRAGARKIA, Honen bidez, Euskal Estatistika Erakundeak (Eustatek) jakinarazten du estatistika-eragiketei dagozkien emaitzak badaudela.

Euskal Autonomia Erkidegoaren Estatistikari buruzko apirilaren 23ko 4/1986 Legearen 17. artikuluan ezarritakoarekin bat etorriz, iragarki honen bidez jakinarazten da honako estatistika-eragiketa hauei dagozkien emaitzak badaudela:

Jarduera ekonomikoen direktorioa 2013ko urtarrilak 1.

Enpresak sortzeari eta ixteari buruzko estatistika 2013ko urtarrilak 1.

Euskal industriaren ikuspegia. 2014. urtea.

Eraikuntzaren kostuen indizea (EEKI) 2013/abendua.

Azalera handietako merkataritzaren indizea (AHMI) 2013/abendua.

Ezkontzen estatistika (EZKE). 2012. urtea.

Industria-prezioen indizea (IPRI) 2013/abendua.

Establezimendu turistiko hartzaileen inkesta (ETHI) 2013/abendua.

Ospitale estatistika. 2011. urtea.

Etxebizitza Hasiei eta Amaituei buruzko Estatistika (EHAE) 2012ko 3. hiruh.

Biztanleria jardueraren arabera sailkatzeko inkesta (BJA) 2013ko 4. hiruh.

V. Inkesta Soziolinguistikoa. 2011 urtea.

Eraikuntzaren eta etxebizitzen estatistika (EEEE). 2013ko 3. hiruh.

Industria-produkzioaren indizea (IPI), 2013/azaroa.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 30a.

EUSTATeko zuzendaria,

JOSU MIRENA IRADI ARRIETA.


Azterketa dokumentala