Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

XEDAPEN OROKORRAK

EUSKAL HERRIKO UNIBERTSITATEA
799

ERABAKIA, 2013ko abenduaren 19koa, Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko Gobernu Kontseiluarena, UPV/EHUko Euskararen Plan Gidaria onartzeko dena.

Azaroaren 14ko Gobernu Kontseiluan, Euskararen arloko errektoreordeak, Euskararen Plan Gidariaren zirriborroa aurkeztu zuen, Euskara Batzordean eta IIP eta AZParen Euskalduntze eta Hobekuntza Batzordeetan aztertu ondoren.

Aipatutako Plan Gidariaren zirriborroari egindako ekarpen eta emendakinak Euskara Batzordean landu dira eta dokumentu honetara ekarri.

Horregatik guztiagatik, UPV/EHUko Euskararen arloko errektoreordearen proposamenez, Gobernu Kontseiluak honako hau,

ERABAKITZEN DU:

Euskararen Plan Gidaria (2013-2017) onartzea, eranskinean dagoen moduan.

Leioa, 2013ko abenduaren 19a.

Errektorea,

IÑAKI GOIRIZELAIA ORDORIKA.

Idazkari nagusia,

JOSE LUIS MARTÍN GONZÁLEZ.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala