Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
801

EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 30ekoa, Segurtasuneko sailburuordetzareak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak batera emana, zeinen bidez jakinarazten baita noiz argitaratu diren Gurenet atarian 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez deitzen zen prozeduran behin betiko esleipenak eta zerbitzu eginkizuneko esleipenak ebazten dituzten ebazpenak.

2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez, deialdia egiten da Ertzaintzako intendente, komisario eta komisariondoko kategorietako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak behin betiko betetzeko prozedurarako, izendapen askeko sistemaren bitartez, eta superintendente, intendente, komisario eta komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedura erabiliz hornitu beharrekoak direnak. Bada, ebazpen horren hamaikagarren oinarriarekin bat etorriz, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalaren gaineko 2013ko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak ematen dizkidan eskumenen bitartez, honako hau

EBAZTEN DUT:

Artikulu bakarra.– Jakitera ematea 2014ko urtarrilaren 30ean Gurenet atarian honako ebazpen hauek jarri direla: Segurtasuneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 21eko eta 24ko Ebazpenak, zeinen bidez izendapen askearen sistemaz behin betiko esleitzen baitira Ertzaintzaren intendente, komisario eta komisariondoko kategorietarako lanpostuak; eta Administrazio eta Zerbitzuen 2014ko urtarrilaren 21eko eta 24ko Ebazpenak, zeinen bidez zerbitzu-eginkizunetan esleitzen baitira Ertzaintzaren Superintendente, intendente, komisario eta komisariondoko kategorietarako lanpostuak. Horrenbestez, ebazpen horien guztien bidez, ebatzi egiten dira Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuen sailburuordeak batera emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez deitutako prozedurak (abenduaren 11ko EHAA, 235. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 30a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JESÚS MARÍA ZUBIAGA NIEVA..

Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordea,

JOSEBA IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala