Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

SEGURTASUN SAILA
802

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 7koa, Segurtasuneko sailburuordearena, zeinen bidez iragartzen baita Gurenet atarian jarriko dutela Segurtasuneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpenean zeuden huts materialak zuzentzeko Ebazpena. 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren bidez, lanpostuak behin betikoz esleitzen ziren, 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenaren bidez antolatutako prozeduran.

Ertzaintzako intendente, komisario eta komisariondoko kategorietako karrerako funtzionarioentzat gordetako lanpostuak behin betiko betetzeko prozedurara (izendapen askeko sistemaren bitartez eta superintendente, intendente, komisario eta komisariondoko kategoriei dagozkien lanpostuetarako zerbitzu-eginkizunak esleitzeko prozedura erabiliz betetzeko ziren lanpostu haiek) deitu zuen 2013ko abenduaren 11ko Ebazpena Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak batera eman zuten. Bada, ebazpen horren 11. oinarrian ezarritakoarekin bat, eta Segurtasun Sailaren egitura organiko eta funtzionalari buruzko apirilaren 9ko 194/2013 Dekretuak ematen dituen eskumenez baliaturik, honako hau,

EBAZTEN DUT:

Bakarra.– Jakinaraztea 2014ko otsailaren 4an jarriko dela Gurenet atarian Segurtasuneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 31ko Ebazpena, zeinen bidez zuzentzen baitira Segurtasuneko sailburuordearen 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpenean zeuden huts material batzuk. 2014ko urtarrilaren 24ko Ebazpenaren bidez, lanpostu batzuk behin betikoz esleitzen ziren, Segurtasuneko sailburuordeak eta Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordeak batera emandako 2013ko abenduaren 11ko Ebazpenean antolatutako prozeduran (abenduaren 11ko EHAA, 235. zk.).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 7a.

Segurtasuneko sailburuordea,

JOSU ZUBIAGA NIEVA


Azterketa dokumentala