Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
804

AGINDUA, 2014ko otsailaren 7koa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lurzorua erosteko eskabideak aurkezteko epea luzatzeko dena. Lurzoru horretan, azalera-eskubideko zenbait etxebizitza eraikita daude.

Jaurlaritzaren Kontseiluaren nahitaezko baimena lortu ondoren, 2013ko azaroaren 20ko Agindua eman zen, zeinen bidez zenbait baldintza ezartzen baitira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lurzorua erosteko -zehazki, azalera-eskubideko zenbait etxebizitza eraikita dauden lurzorua erosteko.

Bertan, eskabideak aurkezteko epea 2013ko abenduaren 2an hasi eta 2014ko otsailaren 28an amaituko dela ezartzen da. Hasiera batean nahiko epe zabala ematen zuen arren, lurzorua erosteko prest dauden hainbat pertsonek oraindik izapide batzuk egin behar dituzte etxebizitzen erregistro-titularrak izateko, aipatutako aginduak dioenari jarraikiz. Izapideok luzatu egiten direnez gero, litekeena da erosteko aukera galtzea.

Bestalde, eskatzaile asko finantzaketa lortzeko egun dauden zailtasunak jasaten ari dira, eta denbora gehiago behar izaten dute kreditu-erakundeekin negoziatzeko, edo salerosketa prezioari aurre egiteko beste bide batzuk urratu ahal izateko.

Egoera horiek guztiak konpontzeko modurik errazena eta eraginkorrena eskabideak aurkezteko epea luzatzea da.

Horren arabera, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– 2013ko azaroaren 20ko Aginduan eskabideak aurkezteko ezarritako epea 2014ko apirilaren 30era arte luzatzea. Agindu horren bitartez, zenbait baldintza ezartzen dira Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren lurzorua erosteko -zehazki, azalera-eskubideko zenbait etxebizitza eraikita dauden lurzorua erosteko.

Bigarrena.– Agindu honen aurka, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko dagokion salan, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen denetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 7a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburua,

JUAN MARÍA ABURTO RIQUE.


Azterketa dokumentala