Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
805

EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 28koa, Gizarte Politiketako sailburuordearena, kide anitzeko organoetako kideak eta idazkaria izendatzen dituena. Organo horiek egingo dute abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak araututako laguntzei buruzko ebazpen-proposamena. Laguntza horiek Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzekoak dira.

Abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak (2012ko abenduaren 18ko EHAA, 244. zenbakia) Euskal Autonomia Erkidegoko esku-hartze sozialaren eremuan hirugarren sektoreko jarduerak sustatzeko diru-laguntzak arautzen ditu.

Aipatutako dekretuaren 13. artikuluak diru-laguntzak emateko edo ukatzeko proposamena egingo duen kide anitzeko organoaren osaera arautzen du eta aurreikusitako diru-laguntza lerro bakoitzari dagokion kide anitzeko organoaren osaera Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko dela xedatzen du.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren 2013ko abenduaren 18ko Aginduaren bidez (2013ko abenduaren 30eko EHAA, 247. zenbakia), 2014. urterako abenduaren 4ko 271/2012 Dekretuak arautzen dituen diru-laguntzen deialdia egin da.

Adierazitakoarekin bat, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak emandako 2013ko abenduaren 18ko Aginduaren II. Kapituluan araututako pertsona, familia, talde eta komunitateekin gizarte esku-hartzeko jardueretarako 2014. urterako diru-laguntzen ebazpen proposamena luzatu behar duen kide anitzeko organorako ondorengo kideak eta idazkaria izendatzea:

Kideak:

– Lide Amilibia Bergaretxe andrea, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

– José Luis Madrazo Juanes jauna, Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako zuzendaria.

– Isabel Rejado Vigalondo andrea, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

– M.ª José Berciano Pérez andrea, Gizarte Zerbitzuetako Zuzendaritzako teknikaria; hitz egiteko eskubidea izango du, baina botorik ez.

Bigarrena.– Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak emandako 2013ko abenduaren 18ko Aginduaren III. Kapituluan araututako gizarte esku-hartzean ekintza boluntarioa eta parte-hartze asoziatiboa indartzeko jardueretarako 2014. urterako diru-laguntzen ebazpen-proposamena luzatu behar duen kide anitzeko organorako ondorengo kideak eta idazkaria izendatzea:

Kideak:

– Jose Luis Madrazo Juanes jauna, Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako zuzendaria, kide anitzeko organoaren buru gisa jardungo duena.

– Lide Amilibia Bergaretxe andrea, Gizarte Zerbitzuetako zuzendaria.

– Pello Telleria Zeberio jauna, Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria.

Idazkaria:

– Edurne Ramón Olano andrea, Familia Politikarako eta Gizarte Garapenerako Zuzendaritzako teknikaria; hitz egiteko eskubidea izango du, baina botorik ez.

Hirugarrena.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea, herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko urtarrilaren 28a.

Gizarte Politiketako sailburuordea,

IÑIGO POMBO ORTIZ DE ARTIÑANO.


Azterketa dokumentala