Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
808

EBAZPENA, 2014ko urtarrilaren 27koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (327/2013-C prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenak epatzen dituena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (327/2013-C prozedura laburtua) berraztertzeko errekurtso baten ezeztapenaren aurka jarritakoa da. Errekurtso horrek Ertzaintzaren oinarrizko eskalako eta ikuskapen eskalako karrerako funtzionarioentzat Brigada Mugikorrean espezializatzeko ikastaroetan sartzeko hautaketa prozeduraren deia egiten duen 2013ko uztailaren 17ko Ebazpena aurkatzen zuen. Eta, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzietako 2 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatu duenez, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenak epatzen dira, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita bederatzi eguneko epearen barruan ager daitezen prozeduran, eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2014ko urtarrilaren 27a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala