Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

VITORIA-GASTEIZKO LEHEN AUZIALDIKO 3 ZENBAKIKO EPAITEGIA
811

EDIKTUA, oro har kontratuei buruz bideratutako 1016/13 jabetza horizontaleko judizio monitorioaren ondoriozkoa.

Vitoria-Gasteizko Lehen Auzialdiko 3 zk.ko Epaitegia.

Judizioa: jab. horiz. moni. 1016/13.

Demandatzailea: Voluntaria Entrega 9ko Jabeen Erkidegoa.

Abokatua: Elvira Mugica Uranga.

Prokuradorea.

Demandatua: Cafe Kimera, S.L., David Granado Castellano eta Francisco Javier Zamora Albarran.

Gaia: diru-kopurua erreklamatzea.

Aipatutako judizioan dekretua eman da 2014-02-03an. Honako hau dio ebazpen horren xedapen-atalak:

XEDAPENAK

1.– Amaitutzat jotzen da Voluntaria Entrega 9ko Jabeen Erkidegoak –Cafe Kimera, S.L., David Granado Castellano eta Francisco Javier Zamora Albarran jaunen aurka– sustatutako prozesua, ondokoa eskatzekoa: zenbatekoaren erreklamazioa.

2.– Ez da bidezkoa kostuetarako kondenarik ezartzea.

3.– Artxiba bitez jarduketak.

Epaileari ebazpen honen berri eman diot.

Aurkaratzeko modua: Epaitegi honetan berrikuspen-errekurtsoa jarriz. Idazkia bost egun balioduneko epean aurkeztu beharko da bulego judizialean, jakinarazpenaren biharamunetik kontatzen hasita, eta errekurtsogilearen iritziz izandako arau-haustea zehaztu beharko da. Betekizun horiek betetzen ez badira, ez da aurkaratzea onartuko (PZLko 454 bis artikulua).

Errekurtsoa jarri arren, errekurritutako ebazpenaren ondoreak ez dira etengo (PZLko 454 bis artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 25 euroko gordailua eratu beharko da nahitaez; gordailua eratu ezean, errekurtsoa ez da izapidetzeko onartuko. Gordailua eratzeko, epaitegi honen gordailu eta kontsignazioen kontuan sartu beharko da aipatutako kopurua (Banco Santander(e)ko 0030 0011 00 0008 1016 13 zenbakiko kontuan), eta, dirua sartu izanaren agirian, kontzeptuaren eremuan, «Errekurtsoa» dela zehaztu (01-Berrikuspena kodea). Errekurtsoa jartzean, diru hori sartu izana egiaztatu beharko da (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Aipatutako xedapeneko 5. paragrafoan zehaztutakoek eta doako laguntza juridikoa izateko eskubidea aitortua dutenek ez dute gordailua eratu beharrik izango errekurtsoa jartzeko.

Dekretua egin eta sinatzen dut.

Cafe Kimera, S.L. eta Francisco Javier Zamora Albarran demandatuen egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria argitaratutako ediktu bidez jakinaraztea erabaki da (Prozedura Zibilaren 1/2000 Legeko –PZLbko– 497.2 artikulua).

Ebazpen horren aurka berrikusteko errekurtsoa jar dezake demandatu auzi-iheslariak.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa auzitegi honetako bulego judizialean dago, interesdunaren eskura.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala