Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO MERKATARITZA ARLOKO 2 ZENBAKIKO EPAITEGIA
812

EDIKTUA, 987/12 prozedura arruntaren ondoriozkoa.

Bilboko Merkataritza-arloko 2 zenbakiko Epaitegia (Bizkaia).

Judizioa: 987/12 prozedura arrunta.

Demandatzailea: Jorge Ceberio Blanco.

Abokatua: Juan Maria De Lecea Aguirre.

Prokuradorea: Maria Landa Moreno.

Demandatua: Jose Antonio Palmerin Rodriguez.

Gaia: diru zenbateko bat erreklamatzea.

Judizio horretan epaia eman zen, 2013-07-11n, eta honakoa da haren epaitza:

EPAITZA

1.– Funtsean baiesten dut María Landa Moreno epaitegietako prokuradoreak Jorge Ceberio Blancoren izenean aurkeztutako demanda, auzi-ihesean den José Antonio Palmerín Rodríguezen aurkakoa.

2.– José Antonio Palmerín Rodríguez kondenatzen dut hemeretzi mila bederatziehun eta hirurogeita hamasei euro eta hirurogeita lau zentimo (19.976,64) ordaintzera, tronkoarenak, gehi kosten ordainarazpenaren ondoriozko diru-kopurua, gehi interesen likidazioa, egoitza judizialean Bilboko Lehen Auzialdiko 10 zenbakiko Epaitegiaren aurrean bideratutako bi prozedurarena (JVB 312/09 eta ETJ 1042/09); muga bost mila bederatziehun eta laurogeita hamabi euro eta laurogeita hemeretzi zentimo da (5.992,99).

3.– José Antonio Palmerín Rodríguez kondenatzen dut auzi-jartzaileari kopuru horri dagozkion kopuruak ordaintzera. Kopuru horiek Merkataritzako Eragiketetako Berankortasunaren aurkako Neurriei buruzko abenduaren 29ko 3/2004 Legearen eta interes-tasak urtero zehazten dituzten ebazpenen araberakoak izango dira. Eta hori guztia izango da, hain zuzen ere, faktura bakoitzaren epemugatik, guztiz ordaindu artekoa.

Gainera, ebazpen hau irmo egiten denetik, guztizko zorraren berandutza-interes bi puntutan gehitua sortuko da, PZLko 576 artikuluan araututako prozesuko interes legez.

4.– Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot kostuak.

Inpugnatzeko modua: apelazio errekurtsoa, Bizkaiko Probintzia Auzitegian (PZL, 455. artikulua). Errekurtsoa prestatzeko, idazkia aurkeztu behar da epaitegi honetan, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik aurrera hogei egun balioduneko epean. Idazki horretan, bestalde, honako hauek adieraziko dira: inpugnazioa zein alegaziotan oinarritzen den, eta apelatutako ebazpena eta aurkaratutako erabakia zein diren (PZLb, 458.2 artikulua).

Errekurtsoa jarri ahal izateko, 50 euroko gordailua eratu beharko da, eta, baldintza hori bete ezean, ez da hura izapidetzea onartuko. Gordailua egiteko, zenbateko hori zainpean utzi beharko da epaitegi honek Banesto taldean (Banco Español de Crédito) duen Gordailuan eta Zainpean uzteko Kontuan (kontuaren zenbakia:............). Ordainagiriaren kontzeptua idazteko hutsunean, «Errekurtsoa» dela adierazi beharko da (kodea: 02-Apelazioa). Diru-kopuru hori zainpean utzi izana egiaztatu egin beharko da errekurtsoa aurkeztean (BJLOko 15. xedapen gehigarria).

Errekurtsoa jartzeko gordailua eratzetik salbuetsita daude aipatutako xedapenean salbuetsi deklaratzen direnak eta doako laguntza juridikorako eskubidea aitortua dutenak.

Jose Antonio Palmerin Rodriguez demandatuaren egungo bizilekua ezezaguna denez, aipatutako ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ediktu bidez jakinaraztea erabaki da, Prozedura Zibilaren 1/2000 Legearen 497.2 artikuluan xedatutakoaren arabera.

Jakinarazten den ebazpenaren testu osoa eskura du interesdunak, epaitegi honetako bulego judizialean.

Bilbao (Bizkaia), 2014ko otsailaren 3a.

IDAZKARI JUDIZIALA.


Azterketa dokumentala