Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA
813

EDIKTUA,komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruz bideratutako 5378/12 espetxeratuen zaintzako espedientearen ondoriozkoa.

Nik, Ruth Alonso Cardonak, Bilboko (Bizkaia) Espetxeratuen Zaintzako Epaitegiko magistratua naizen aldetik, honako hau

Jakinarazten dut: nire kargurako epaitegi honetan, komunitatearen aldeko lanak betetzeari buruzko 5378/12 espedientea bideratu da Geonel Gomez Llanes presoaren aurka (NAN: 4570317-C), 1969-07-04an jaioa, eta azken helbidea hau duena: Irungo (Gipuzkoa) Marinel kaleko 10eko behea-ezk. Egun, ordea, helbide ezezaguna du. Espediente horretan, autoa eman zen 2013-11-18an, eta haren xedapen-zatiak honako hau dio hitzez-hitz: «Deklaratu egiten da Geonel Gomez Llanesek ez duela bete komunitatearen aldeko laurogeita lau eguneko zigorra, Donostiako Zigor Izapidetze eta Betearazpen Bulegoak 2933-10-K betearazlean ezarria.

Bidal bekio lekukotza Donostiako Guardiako Epaitegiari, oinarri bakarrean ezarritako ondorioetarako».

Geonel Gomez Llanes presoari jakinarazpen gisa balio diezaion, non dagoen ez baitakigu, eta agindutakoa betez, ediktu hau egiten dut, Bilbon (Bizkaia) 2014ko urtarrilaren 29an. Jakinarazi egiten zaio, halaber, ebazpen honen aurka erreforma-errekurtsoa aurkeztu ahal izango duela hiru eguneko epean ediktu hau jakinarazten denetik aurrera.

MAGISTRATUA.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala