Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
814

IRAGARKIA, Ertzaintzak Oiartzunen duen Zentraleko Berdeguneak mantentzeko administrazio-kontratua formalizatu egin dela jakinarazteko dena. (Espedientea: E-210/2013).

1.– Entitate esleitzailea: datu orokorrak eta informazioa lortzeko datuak.

a) Erakundea: Segurtasun Saila.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: E-210/2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Mota: zerbitzuak.

b) Deskribapena: Ertzaintzak Oiartzunen duen Zentraleko berdeguneen mantenimendua.

c) Esleipenaren iragarkia noiz eman zen argitara: 2013ko urriaren 10ko EHAA, 194. zenbakiduna.

3.– Izapideak eta prozedura.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 85.950,40 euro. BEZa: % 21. Guztira: 104.000 euro.

5.– Esleipena.

a) Esleipen-data: 2014ko urtarrilaren 13a.

b) Formalizatu den eguna: 2014ko urtarrilaren 28a.

c) Kontratista: Elai Zerbitzuak, S.L.

d) Nazionalitatea: espainiarra.

e) Esleipenaren zenbatekoa: alekako prezioak.

Erandio, 2014ko otsailaren 12a.

Kudeaketa Ekonomikoaren eta Baliabide Orokorren zuzendaria,

MARÍA GUADALUPE CAMINO GARCÍA.


Azterketa dokumentala