Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
816

IRAGARKIA, Bermeoko (Bizkaia) arrain-lonja handitzeko proiektua idazteko zerbitzu-kontratuaren lizitaziorako iragarkia aldatzen duena (Espedientea: 002SV/2014).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkariari buruzko abenduaren 23ko 217/2008 Dekretuak 18.2.c) artikuluan xedatzen duenez, aldizkarian egindako hutsak edo omisioak maila bereko xedapen edo ekintza batez zuzenduko dira, baldin eta nabarmenak ez badira eta, horiek zuzentzearen ondorioz, xedapen, ekintza edo iragarkiaren edukia edo esanahia benetan edo itxuraz aldatzen bada.

Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendariaren 2014ko otsailaren 14ko Ebazpenaren bidez, Bermeoko arrain-lonja handitzeko proiektua idazteko zerbitzu-kontraturen lizitazioaren eskaintzak aurkezteko epea luzatu da (Espedientea: 002SV/2014). Lizitazioaren iragarkia 2014ko otsailaren 7ko EHAAn argitaratu zen, 26. zenbakian. Horren ondorioz, iragarki hori aldatzen da:

6. paragrafoan, honela dio:

«e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko otsailaren 24a.»

Baina honela esan behar du:

«e) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko martxoaren 18a.»

8. paragrafoan, honela dio:

«a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2014ko otsailaren 25a, 12:00ak baino lehen.»

Baina honela esan behar du:

«a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2014ko martxoaren 19a, 12:00ak baino lehen.»

10. paragrafoan, honela dio:

«c) Data: 2014ko martxoaren 7a.»

Baina honela esan behar du:

«c) Data: 2014ko martxoaren 31.»

11. paragrafoan, honela dio:

«c) Data: 2014ko apirilaren 7a».

Baina honela esan behar du:

«c) Data: 2014ko maiatzaren 6a.»

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 14a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala