Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
819

IRAGARKIA, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren Gipuzkoako lurralde-ordezkariaren 2014ko otsailaren 5eko Erabakia jakinarazteko dena. Erabaki horren bitartez, EAEko Turismo arloko Enpresen Erregistroan baja ematen etxe partikular bateko geladun ostatu-establezimenduari.

Jakin denez Jairo Guliano Giacovazzi jauna ez dagoela jakinarazpena egiteko helbidean, zeina ostatu-establezimenduaren kokapena baita, iragarki hau ematen da argitara:

ERABAKIAREN LABURPENA

Lurralde ordezkaritza honetako ikuskaritza-zerbitzuaren bidez egiaztatu da ezen establezimenduan jada ez dela egiten turismo-ostatuari dagokion jarduerarik.

Irailaren 2ko 199/2003 Dekretuko 11. artikuluan xedatutakoan oinarriturik, erabakitzen da establezimenduari baja ematea EAEko Turismo arloko Enpresen Erregistroan, 2014ko otsailaren 5ean.

LEGEZKO OHARTARAZPENAK

Ebazpen honek ez dio amaiera ematen administrazio-bideari, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Saileko zerbitzu zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hara, hala ezartzen baita 4/1999 Legean (lege horrek aldatu egin zuen azaroaren 26ko 30/1992 Legea, Herri Administrazioen Araubide Juridiko eta Administrazio Prozedura Erkidearena).

Donostia, 2014ko otsailaren 5a.

Gipuzkoako lurralde-ordezkaria,

JAVIER LÓPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala