Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
820

EDIKTUA, Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, ondoren aipatzen den espedienteari buruzkoa (Espedientea: VG GI 171/13).

Lide Amilibia Bergaretxe andreak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendariak, ediktu hau ematen du:

EDIKTUA

Bi aldiz saiatu arren, ezinezkoa izan da Amparo García Lara andreari jakinaraztea agiriak aurkezteko errekerimendua, VG GI 171/13 espedientean eman zuen helbidean. Hori horrela, ediktu hau aditzera ematen dugu Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian. Hori guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.5 artikuluaren eta horrekin bat datozen eta aplikatzekoak diren gainerako xedapenen arabera egin da. Era berean, interesdunari honako agiri hauek aurkezteko errekerimenduaren berri ematen diogu:

a) Eskaera-inprimakia.

b) I. eranskina.

c) Eskatzailearen NANa, pasaportea, edo antzeko agiri bat, bai eta bere ardurapeko senideena edo harreran dituen adingabeena ere, betiere halako agiri bat izateko betebeharra badute.

d) Genero-indarkeriaren egoera egiaztatzen duen agiria, agindu honen 3. artikuluan ezarritakoari jarraituz.

e) Errolda-agiria, etxebizitzan bizi diren pertsona guztiak jasoko dituena, eta hilabete baino tarte laburragoan egina diru-laguntzaren eskabidea aurkeztu zen egunetik hasita.

f) Eskatzailearen eta bere ardurapean dauden bizikidetza-unitateko kideen Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren azken aitorpenaren kopia, edo, hala badagokio, Foru Ogasunean aitorpena egiteko beharra ez izatearen ziurtagiriaren kopia.

g) Lan-bizitza, eskatzailearena eta lan egiteko adina duten bizikidetza-unitateko kide guztiena (Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorra).

h) Familia-unitatean lan egiteko adina duten pertsona guztien langabezia-txartela, edo, hala egokituz gero, ikasten egotearen ziurtagiria.

i) Eskatzailearen eta bere ardurapeko pertsonen kontuen eta bankuko tituluen egoerari buruzko bankuko agiriak, azken sei hilabeteetako egoera zehaztuta dutela.

j) Eskatzaileak edo bere ardurapeko pertsonek % 33ko edo gehiagoko desgaitasuna aitortua badute, indarreko ezintasun-mailaren berri ematen duen ziurtagiria, erakunde eskudunak egina.

k) Familia-liburuaren kopia, edo, hala behar denean, zaintza, jagoletza edo tutoretza egiaztatzen duen agiriarena.

l) Dibortzio-demanda edo -epaia, edo hitzarmen arautzailea, edo doako justiziarako eskabidea.

Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduaren babesean eskatutako laguntza ematea ala ez ebazte aldera, 10 eguneko epea ematen zaio eskatzaileari, aipatutako agiriak aurkez ditzan Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzan (Kale Nagusia 81, 1. solairua, 48011 Bilbao), bai zuzenean, bai Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein eratan (2011ko maiatzaren 30eko Aginduaren bidez, genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei diru-laguntza emateko eta ordaintzeko prozedura ezartzen da; diru-laguntza hori aurreikusita dago Genero-indarkeriaren aurkako Babes Integraleko Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan). Interesdunari ohartarazten zaio ezen, hori egin ezean, eskaeran atzera egin duela ulertuko dela.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 4a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala