Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

34. zk., 2014ko otsailaren 19a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

GUARDIA ZIBILAREN ARABAKO KOMANDANTZIA
823

IRAGARKIA, Guardia Zibilaren Zuzendaritzarena –Arabako Guardia Zibilaren Komandantzia– arma-enkanteari buruzkoa.

Arabako Guardia Zibilaren Komandantzian (Sansomendi kalea 4, Vitoria-Gasteiz) egingo da arma-enkantea, 2014ko martxoaren 31ko 10:00etan, plegu itxiko modalitatean. Arma bakarreko (laburra, luze arrastoduna, balezta edo eskopeta) 259 arma-lote jarriko dira enkantean. Arma horiek jabetzan izateko baimena duten pertsonak har dezakete parte enkantean. Enkantearen loteak edo baldintzak jendaurrean jarriko dira –2014ko martxoaren 24tik 28ra arte– Sansomendiko kuartelean, 09:00etatik 13:00etara. Erosteko proposamenak aurkeztu beharko dituzte lizitatzaileek epe horretan. Esleitzeke gelditzen diren loteak txatar bihurtuko dira.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 10a.

KOMANDANTZIAKO KORONEL BURU ALDI BATERAKOA.


Azterketa dokumentala