Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2014ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

HERRI ADMINISTRAZIO ETA JUSTIZIA SAILA
1004

20/2014 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, M.ª Teresa Astigarraga Goenaga andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokal kargutik kentzea xedatzen duena.

Bere sei urteko agintaldia 2014ko otsailaren 1ean amaitu zenez, bokal izateari utzi egin behar dio, hala xedatuta baitago Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoari buruzko azaroaren 24ko 9/2004 Legearen 8.3 eta 8.4 artikuluan.

Ondorioz, Herri Administrazio eta Justiziako sailburuaren proposamenez, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko otsailaren 25ean egindako bilkuran proposamena aztertu eta onartu ondoren, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– M.ª Teresa Astigarraga Goenaga andrea Euskadiko Aholku Batzorde Juridikoko bokal kargutik kentzea, eta bide batez, eskerrak ematea egin duen lanagatik.

Bigarrena.– Esandakoa gorabehera, aipatu bokalak dagozkion egitekoak betetzen jarraituko du, harik eta agintaldi berrirako izenduko duten ordezko bokala karguaz jabetu arte.

Hirugarrena.– Dekretu honek 2014ko otsailaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko otsailaren 25ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburua,

JOSU IÑAKI ERCORECA GERVASIO.


Azterketa dokumentala