Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

41. zk., 2014ko otsailaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1022

IRAGARKIA, Etxebizitzaren Euskal Behatokirako azterlanak eta txostenak aurreprestatzeko administrazio-kontratua formalizatu egin dela jakinarazteko dena (Espedientea: A-019/DEPS2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saila. Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kontratazio Mahaia. Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailaren Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espediente-zenbakia: A-019/DEPS2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko epea: hamabi hilabete, kontratua formalizatu eta hurrengo egunetik aurrera.

d) Lizitazio-iragarkia noiz argitaratu den: 2013ko urriaren 31ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria, 208. zenbakia.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: zenbait esleipen-irizpide daude, SPKLTBn ezarritakoaren arabera, betiere karatula honetan eta administrazio-klausula zehatzen pleguan ezarritakoaren aurka ez badoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Zenbateko garbia: laurogeita bost mila (85.000) euro + BEZaren hamazazpi mila zortziehun eta berrogeita hamar (17.850) euro; guztira: ehun eta bi mila zortziehun eta berrogeita hamar euro (102.850) euro.

5.– Esleipena.

a) Eguna: asteartea, 2014.eko otsailak 4.

b) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor, S.A. (A-20567319).

c) Nazionalitatea: espainiarra.

d) Esleipenaren zenbatekoa: 66.749,65 euro, BEZa barne.

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: osteguna, 2014.eko otsailak 13.

b) Kontratista: Ikertalde Grupo Consultor, S.A. (A-20567319).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 24a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.


Azterketa dokumentala