42. zk., 2014ko martxoaren 3a, astelehena
- Bestelako formatuak:
- PDF (163 KB - 1 orri.)
- EPUB (192 KB)
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA
GETXOKO LEHEN AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 5 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1046
EDIKTUA, heriotza-deklarazioari buruzko 55/13 prozeduraren ondoriozkoa.
Nik, Ignacio De la Mata Barrancok, Getxoko (Bizkaia) Lehen Auzialdiko 5 zenbakiko Epaitegiko epaileak, honako hau
Jakinarazten dut:
Epaitegi honetan, Constantino Martin Fernandez jaunaren eskariz, 55/13 espedientea bideratzen ari dela, Edmundo Martin Martin jauna hilik dagoela deklaratzeko dena. Jaun hori Burgosen jaio zen, baina, desagertu zen garaian, Getxon (Bizkaia) bizi zen, hain zuzen ere Ikaro kaleko 7an, behean, ezkerrean. Haren berririk ez dago 2001-11-22az geroztik, eta ez dago jakiterik non dagoen. Haren berri dutenek epaitegiari jakinarazi eta entzunaldia izan dezaten argitaratzen da ediktu hau.
Getxo (Bizkaia), 2013ko urriaren 9a.
EPAILEA.
IDAZKARIA.