Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2014ko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

DATUAK BABESTEKO EUSKAL BULEGOA
1121

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 25ekoa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren zuzendariarena, zeinaren bidez ebazten baita 2013ko urriaren 2ko Ebazpenak deitutako lehiaketa, Datuak Babesteko Euskal Bulegoan zenbait lanpostu betetzekoa.

Datuak Babesteko Euskal Bulegoan karrerako funtzionarioentzako gordetako hainbat lanpostu betetzeko deia egiten duen 2013ko urriaren 2ko Ebazpenaren 9.6 eta 9.7 oinarrietan ezarritakoarekin bat etorriz, Balorazio Batzordeak du esleipenen behin betiko proposamena egiteko eta zuzendariari bidaltzeko ardura, gero Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dadin.

Balorazio Batzordeak, 2014ko otsailaren 6ko Erabakiaren bidez, onartu zuen lehiaketako esleipenen behin-behineko proposamena. Erreklamazioak eta uko egiteak aurkezteko epea igarota dagoenez, Balorazio Batzordeak, 2014ko otsailaren 20an egindako bileran, erabaki zuen behin-behineko proposamena behin betikotzat jotzea, eta zuzendariari helarazi dio.

Ondorioz, eta lehiaketako Balorazio Batzordeak aurkeztutako proposamena ikusita, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Esleipenaren behin betiko proposamena onartzea, eta esleipena argitaratzeko agintzea (I. eranskina).

Bigarrena.– 2014ko martxoaren 10a ezartzea langile esleipendunak lanpostuaz jabetzeko.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango da DBEBren zuzendariaren aurrean, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; bestela, administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, bi hilabeteko epean, Administrazioarekiko Auzietako Epaitegian, ebazpena EHAA argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 25a.

Zuzendaria,

IÑAKI PARIENTE DE PRADA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala