Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2014ko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

AGINTARIAK ETA LANGILERIA

Izendapenak, egoerak eta gorabeherak

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1122

AGINDUA, 2014ko otsailaren 25ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuarena, Elisa Porras Ogueta andreak Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitza Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola xedatzen duena.

Euskal Funtzio Publikoari buruzko uztailaren 6ko 6/1989 Legearen 50.2 artikuluan xedatutakoarekin bat, eta lege horrek ematen dizkidan eskumenez baliatuz, honako hau

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– Elisa Porras Ogueta andreak Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Etxebizitza Sailburuordetzako goi-kargudunaren idazkari izateari utz diezaiola, eta egindako lanagatik eskerrak ematea. Lanpostuaren kodea: 520010; dotazioa: 145; DO maila: 18; berariazko osagarria: VI-A.

Bigarrena.– Kargu-uzte honek 2014ko martxoaren 14tik aurrera izango ditu ondorio ekonomiko eta administratiboak.

Hirugarrena.– Agindu honek administrazio-bidea agortzen du; hala ere, bere aurka aukerako berraztertze-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio agindua eman duen organoari. Horretarako epea jakinarazpena egin eta hurrengo egunean hasi eta hilabetekoa izango da. Bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke Administrazioarekiko Auzietako Vitoria-Gasteizko Epaitegian, bi hilabeteko epean, agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 25a.

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuaren ordezkoa, Lehendakariaren abenduaren 15eko 20/2012 Dekretuaren hamaikagarren xedapen gehigarriarekin bat eginez (20/2012 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituena eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituena).

Ogasun eta Finantzetako sailburua,

RICARDO GATZAGAETXEBARRIA BASTIDA.


Azterketa dokumentala