Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2014ko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

JUSTIZIA ADMINISTRAZIOA

BILBOKO LEHEN AUZIALDIKO 9 ZENBAKIKO EPAITEGIA
1125

EDIKTUA, betebeharrei buruzko 1255/12 hitzezko judizioaren ondoriozkoa.

JAKINARAZPEN-ZEDULA

Asesoria de Fincas Bellido, S.L.k eskatuta, Bilboko Lehen Auzialdiko 9 zenbakiko Epaitegian (Bizkaia), 1255/12 hitzezko judizioaren prozedura bideratu da Ricardo Vargas Potesen aurka, diru-zenbateko bat erreklamatzeko. Prozedura horren gainean epaia eman da. Hona hemen idazpurua eta epaitza:

178/13 EPAIA

Epailea: Maria Esther Gonzalez Rodríguez.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Data: bi mila eta hamahiruko urriaren hogeita laua.

Alderdi demandatzailea: Asesoria de Fincas Bellido, S.L.

Abokatua: Jorge Montero Bellido.

Prokuradorea.

Alderdi demandatua: Ricardo Vargas Potes, auzi-ihesean.

Abokatua.

Prokuradorea.

Judizioaren gaia: betebeharrak.

EPAITZA

Baietsi egiten dut Asesoría de Fincas Bellido, S.L.k auzi-ihesean den Ricardo Vargas Potesen aurka aurkeztutako demanda. Horrenbestez, auzi-jartzaileari 1.973,51 euro ordaintzera kondenatzen dut demandatua, gehi kopuru horrek 2012ko urriaren 29tik sortutako legezko interesak. Alderdi demandatuari ezartzen dizkiot prozesuko kostuak.

Ebazpen honen aurka, ezin da inolako errekurtsorik aurkeztu.

Eta epai honen bidez, erabaki, agindu eta sinatzen dut.

Eta Ricardo Vargas Potes demandatuari jakinarazpena legez jarritako moduan egiteko ematen eta sinatzen dut ediktu hau, Bilbon (Bizkaia), bi mila eta hamalauko otsailaren hamazazpian.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala