Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2014ko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

INGURUMEN ETA LURRALDE POLITIKA SAILA
1127

IRAGARKIA, prentsan, irratian, telebistan eta kanpoko euskarrietan publizitate-tarteak erosi eta planifikatzeko zerbitzu-kontratua formalizatu dela jakinarazteko dena (Espedientea: 031SV/2013).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ingurumen eta Lurralde Politika Saileko Zerbitzu zuzendaria.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espedientearen zenbakia: 031SV/2013.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: prentsan, irratian, telebistan eta kanpoko euskarrietan publizitate-tarteak erosi eta planifikatzea.

b) Multzotan zatitzea: ez da multzotan zatitu.

c) Entregatzeko/gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoko prentsan, irratian, telebistan eta kanpoko euskarrietan.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: esleitzeko hainbat irizpide daude.

4.– Lizitazioaren gehienezko aurrekontua: hirurehun eta bederatzi mila, bederatziehun eta hamazazpi euro eta hogeita hamasei zentimo (309.917,36) gehi hirurogeita bost mila, laurogeita bi euro eta hirurogeita lau zentimo (65.082,64) BEZarenak. Beraz, guztira, hirurehun eta hirurogeita hamabost mila euro (375.000).

5.– Esleipena.

a) Eguna: 2014ko urtarrilaren 30a.

b) Esleipenduna: Mediasal 2000, S.A.

c) Esleipenaren zenbatekoa: eskaintza ekonomikoan zehaztutako unitateko prezioak. Esleipenaren gehienezko zenbatekoa honako hau da: hirurehun eta bederatzi mila, bederatziehun eta hamazazpi euro eta hogeita hamasei zentimo (309.917,36) gehi hirurogeita bost mila, laurogeita bi euro eta hirurogeita lau zentimo (65.082,64) BEZarenak. Beraz, guztira, hirurehun eta hirurogeita hamabost mila euro (375.000).

6.– Formalizazioa.

a) Eguna: 2014ko otsailaren 19a.

b) Kontratista: Mediasal 2000, S.A.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 27a.

Zerbitzu zuzendaria,

JOSÉ IGNACIO BAÑUELOS IBÁÑEZ.


Azterketa dokumentala