Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2014ko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

EUSKAL TRENBIDE SAREA
1128

IRAGARKIA, ETSko trenbideen tuneletako larrialdietako haizagailuen mantentze zerbitzuari buruzko lizitazioa argitara emateko dena.

1.– Erakunde esleitzailea.

a) Erakundea: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa.

b) Espedientea izapidetzen duen saila: Idazkaritza Nagusia.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

2.– Kontratuaren xedea.

a) Kontratu mota: zerbitzuak.

b) Xedearen deskribapena: ETSko trenbideen tuneletako larrialdietako haizagailuen mantentze zerbitzua.

c) Burutzapen/entrega tokia: Euskadin.

d) Burutzapen/entrega epea: lau (4) urte.

e) Luzapenak: bai. Bi urteko luzapena, alderdien aurretiazko adostasun bidez.

f) Loteak: ez.

3.– Izapidetzea, prozedura eta esleipen era.

a) Izapidetzea: ohikoa.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: eskaintza ekonomiko hoberena, zenbait balorazio irizpideren arabera.

4.– Lizitaziorako gehienezko aurrekontua: ehun eta hogeita hamalau mila ehun eta laurogeita zortzi (134.188) euro, BEZik gabe.

5.– Bermeak: esleipenaren zenbatekoaren % 5eko behin betiko bermea.

6.– Dokumentazioa eta informazioa eskuratzea.

a) Helbidea: Euskal Trenbide Sarea, Idazkaritza Nagusia.

b) Kalea: Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

c) Telefonoa: 94 657 26 00.

d) Faxa: 94 657 26 01.

e) Kontratatzailearen Soslaiaren helbidea: http://www.ets-rfv.euskadi.net/v86-ets9999/eu/contenidos/informacion/perfil_contratante_ets1/eu_perfil/perfil_contratante_ets_prov.html

f) Dokumentazioa eta informazioa eskuratzeko azken eguna: 2014ko martxoaren 20a.

g) Lizitazioan parte hartzeko informaziorako sarrera; http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1084/eu/contenidos/anuncio_contratacion/expjaso3332/eu_doc/eu_arch_expjaso3332.html?ruta=http://www.contratacion.euskadi.net/w32-1081/eu/v79aWar/comunJSP/v79aHome.jsp

7.– Kontratistaren betekizun bereziak: baldintza partikularren pleguan eta preskripzio tekniko partikularren pleguan ezarritakoak.

8.– Eskaintzen aurkezpena.

a) Aurkezpenerako azken eguna: 2014ko martxoaren 26ko eguerdiko 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko dokumentazioa: baldintza partikularren pleguan zehaztutakoa.

c) Aurkezpenerako lekua: Euskal Trenbide Sarea erakunde publikoa, Done Bikendi kalea 8, 14. solairua, Albia 1 eraikina, 48001 Bilbao.

d) Lizitatzaileak bere eskaintzari eutsi behar dion epea: 3 hilabete.

e) Aldaketarik onartzen al da: ez.

9.– Bestelako informazioa: baldintza partikularren pleguak eta preskripzio tekniko partikularren pleguak emandakoa.

10.– Iragarkiaren gastuak: lehiaketaren esleipendunak ordainduko ditu.

Bilbao, 2014ko otsailaren 27a.

Idazkari nagusia,

AINHOA ELOLA ARANBURU.


Azterketa dokumentala