Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2014ko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1134

IRAGARKIA, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Zerbitzu zuzendariaren ordainketa-errekerimenduak jakinarazteko dena, behean zehaztutako espedienteekin lotutako etxebizitza sozialen onuradunen zorrei dagozkienak, hain zuzen.

Errekerimendu horien jakinarazpenak helarazi nahi izan zaizkien arren, hori egitea lortu ez denez, iragarki hau argitaratzen da, Herri Administrazio Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4 eta 61. artikuluetan xedatutakoa betez.

Hori guztia argitara ematen da interesdun orok horren berri izan dezan, eta horientzat banakako jakinarazpen balioa izango du. Gainera, ohartarazpen hauek egiten dira:

Iragarki hau argitaratu eta biharamunetik kontatzen hasita, hilabeteko epea finkatu da zorra ordaintzeko.

Iragarkia argitaratu eta hilabete igarotakoan zorra ez bada ordaindu, legeak aurreikusitako egintzei ekingo zaie.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 19a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ARRIZABALAGA ORMAECHEA.

(Ikus .PDF)

Azterketa dokumentala