Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

45. zk., 2014ko martxoaren 6a, osteguna


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

OSASUN SAILA
1140

IRAGARKIA, zeinaren bidez Belle Epoque SL sozietateari jakinarazten baitzaio Kontsumobideko zuzendariaren 2014ko otsailaren 4ko Ebazpena, sozietate horren aurka hasitako zehapen-espedientea ebazten duena.

Espedientearen erreferentzia: 20A001-38-2013.

Belle Epoque SL sozietateari (Larramendi kalea 2, Tolosa, Gipuzkoa) ezin izan zaio ohiko moduan jakinarazi aipatu ebazpena. Horregatik, iragarki hau argitaratu behar da.

Espedientearen deskribapen laburra:

(Ikus .PDF)

Halaber, zehapena honela ordaindu beharko duela jakinarazten zaio:

– Jakinarazpena hilaren 1etik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 5era bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

– Jakinarazpena hilaren 16tik 15era bitartean egin denean, egun horretatik hurrengo hilaren 20ra bitartean, edo egun hori jaieguna bada, hurrengo egun baliodunera arte.

Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; halaxe dago ezarrita Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluaren 1., 3. eta 4. paragrafoetan.

Ordaintzerakoan, izena (Belle Epoque SL), espediente-zenbakia (20A001-38-2013) eta Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuari dagokiola adierazi beharko dira, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartu behar da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan aurreikusitako ondorioak izan ditzan. Lege horren bidez, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zen.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 17a.

Kontsumobide-Kontsumoko Euskal Institutuaren zuzendaria,

MARÍA ELENA BEGOÑA UNZUETA TORRE.


Azterketa dokumentala