Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2014ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

LEHENDAKARITZA
1178

30/2014 DEKRETUA, otsailaren 25ekoa, Selma Huxley Barkham andreari «Lagun Onari» goraipamena emateko dena.

Selma Huxley Barkham andreak, bere jarduera ikertzailearen bitartez, modu esanguratsuan lagundu dio Euskadiri eta euskal gaien zabalkunde historiko eta kulturalari. Meritu horiek guztiak nabarmentzearren, bidezkoa da hari goraipamen bat ematea, Eusko Jaurlaritzaren goraipamen eta ohoreak emateko modua arautzen duen urriaren 22ko 236/1996 Dekretuan xedatutakoari jarraituz.

Horretarako, lehendakariak proposatuta, eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2014ko otsailaren 25ean egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe xedatzen dut:

Selma Huxley Barkham andreari «Lagun Onari» goraipamena ematea.

Vitoria-Gasteizen, 2014ko otsailaren 25ean.

Lehendakaria,

IÑIGO URKULLU RENTERIA.


Azterketa dokumentala