Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2014ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

ENPLEGU ETA GIZARTE POLITIKETAKO SAILA
1180

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 5ekoa, Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendariarena, zeinaren bidez argitaratzen baita zenbatekoa izango den Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako laguntzetara bideratutako kreditua 2014. ekitaldirako. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintzeko prozedura ezarri zen.

2011ko maiatzaren 30eko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (101. zk.) argitaratu zen Herrizaingoko sailburuaren 2011ko maiatzaren 30eko Agindua. Agindu horren bidez, Genero Indarkeriaren aurkako Babes Osorako Neurriei buruzko abenduaren 28ko 1/2004 Lege Organikoaren 27. artikuluan xedatutako diru-laguntzak genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei eman eta ordaintzeko prozedura ezarri zen.

Agindu horren Xedapen Gehigarriak, finantzaketari eta aurrekontu-egozpenari buruzkoak, honela dio: «Publizitate-printzipioa bete ahal izateko, Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko zuzendariak aurrekontu ekitaldi bakoitzaren hasieran emango du jakitera, ebazpen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorretan horretarako esleitu den zuzkidura».

Lehendakariaren abenduaren 2ko 34/2013 Dekretuaren 3. artikuluak Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailari esleitzen dizkio genero-indarkeriaren biktima diren emakumeei ordainketa bakar batez ematekoak diren diru-laguntzak. Dekretu horren bidez, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen dituen eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatzen dituen Dekretua bigarren aldiz aldatu zen.

Genero Indarkeriaren Biktimei Laguntzeko Zuzendaritzaren pertsona titularrari esleitutako eskumenak eta eginkizunak gauzatzeko organoa Enplegu eta Gizarte Politiketako Saileko Gizarte Zerbitzuen zuzendaria da.

Euskal Autonomia Erkidegoko 2014ko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 4/2013 Legearen arabera, 700.000 euro jartzen dira diru-laguntza horiek finantzatzeko, Gizarte Zerbitzuen Zuzendaritzaren kontura, betiere dagokion transferentzia egin ondoren, eta jarraian zehazten den aurrekontu-partidaren xehetasunen arabera: 14.0.1.04.21.0000.1.453.01.31230.001.L

Ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

1. artikulua.– Publizitate-printzipioak agintzen duena betetzeko, jakitera ematen da ezen 2014ko Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorrak onartzen dituen abenduaren 20ko 4/2013 Legean 700.000 euroko zuzkidura dagoela 2011ko maiatzaren 30eko Aginduan aurreikusitako diru-laguntzak finantzatzeko.

2. artikulua.– Ebazpen honek ez du administrazio-bidea amaitzen, eta, beraren aurka, gora jotzeko errekurtsoa aurkez dakioke Gizarte Politiketako sailburuordeari, hilabeteko epean, ebazpena EHAAn argitaratu eta biharamunetik aurrera, Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 114. eta 115. artikuluetan xedatutakoaren arabera.

3. artikulua.– Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea, guztiek horren berri izan dezaten.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 5a.

Gizarte Zerbitzuen zuzendaria,

LIDE AMILIBIA BERGARETXE.


Azterketa dokumentala