Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2014ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

SEGURTASUN SAILA
1182

EBAZPENA, 2014ko martxoaren 4koa, Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusiarena, Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak bideratu duen administrazioarekiko auzi-errekurtsoan (418/2013-R prozedura laburtua) interesdun izan litezkeenei deitzeko dena.

Goian azaldutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoa (418/2013-R prozedura laburtua) Herrizaingo Saileko Administrazio eta Zerbitzuetako sailburuordearen 2011ko apirilaren 4ko Ebazpenari jarritako deuseztasun-akzioaren ustezko ezespenaren aurka jarritakoa da. Ebazpen horren bitartez, Ertzaintzaren Ikuskapen Eskalako Herritarren Segurtasuneko ofizialondo kategorian karrerako funtzionario izendatzen dituen 2011ko martxoaren 28ko Ebazpena Euskal Herriko Polizia Ikastegiko iragarki-oholean jarri deneko data jakinarazten da (2008ko martxoaren 6ko EHAA, 47. zenbakia). Bilboko Administrazioarekiko Auzien 6 zenbakiko Epaitegiak espedientea bidaltzeko eskatuta, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 49.1 artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz, aipatutako prozeduran interesdun izan litezkeenei dei egiten zaie, bederatzi eguneko epean ager daitezen prozeduran, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian ebazpen hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita; eta hala, egoki baderitzote, euren legezko interesen alde egin ahal dezaten.

Arkauti, 2014ko martxoaren 4a.

Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendari nagusia,

MALENTXO ARRUABARRENA JULIÁN.


Azterketa dokumentala