Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2014ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

OSASUN SAILA
1183

AGINDUA, 2014ko otsailaren 28koa, Osasuneko sailburuarena, Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko zuzendariei pizgarriak ematea onesten zuen 2008ko irailaren 12ko Agindua bertan behera uzten duena. Agindu hura 2011ko apirilaren 5eko Aginduak aldatu zuen.

Osasuneko sailburuaren 2008ko irailaren 12ko Aginduaren bidez onetsi zen helburuak lortzeagatik pizgarriak ematea Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko erakundeetako zuzendariei. Agindu hura, gerora, aldatu egin zuen Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko apirilaren 5eko Aginduak, Osakidetzaren Administrazio Kontseiluak 2010eko uztailaren 29an eta 2011ko martxoaren 10ean hartutako erabakiak kontuan hartuta.

Baina Osakidetzaren Administrazio Kontseiluaren 2013ko uztailaren 18ko Erabakiaren bidez, aldatu egiten da erakunde publiko horretako zerbitzu-erakundeetako zuzendarien ordainsari-erregimena, eta ordainketa bakar bat izatea onartzen zaie, soldata izango dena, eta ezabatu egiten da beste pizgarririk jasotzea.

Ordainketa-eredu berri hori ezartzeko indargabetu egin behar da erakunde publiko horretako zerbitzu-erakundeetako zuzendariei helburuak lortzeagatik pizgarriak emateko den Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko apirilaren 5eko Agindua, bai eta horrek aldatu zuen 2008ko irailaren 12ko Agindua ere.

Azaldutakoagatik, Baltzu Publikoetako eta Zuzenbide Pribatuko Erakunde Publikoetako zuzendaritza-kideen estatutu pertsonala arautzeko otsailaren 23ko 130/1999 Dekretuaren 7. artikulua betez, honako hau

XEDATZEN DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Agindu honen helburua da Osasun eta Kontsumoko sailburuaren Agindu baten bidez Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko zuzendariei ematea onetsitako pizgarriak kentzea, kontuan harturik langile horiek ordainketa bakar bat jasoko dutela, soldata gisa, hala xedatuta baitago Osakidetza-Euskal osasun zerbitzuaren Administrazio Kontseiluak 2013ko uztailaren 18an hartutako Erabakian.

2. artikulua.– Ondorioak.

2013ko uztailaren 18ko erabaki hori kontuan hartuta, pizgarriak kentze horrek 2013ko urtarrilaren 1etik aurrera izango ditu ondorioak.

XEDAPEN INDARGABETZAILEA

Indargabeturik gelditzen dira agindu honetan xedatutakoaren aurkako maila bereko edo apalagoko arau guztiak, zehazki, Osasuneko sailburuaren 2008ko irailaren 12ko Agindua –Osasun eta Kontsumoko sailburuaren 2011ko apirilaren 5eko Aginduak aldatu zuen aurrekoa– Osakidetza-Euskal osasun zerbitzua ente publikoko zerbitzu-erakundeetako zuzendariei helburuak lortzeagatik pizgarriak ematea ezartzeari buruzkoa.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 28a.

Osasuneko sailburua,

JON DARPÓN SIERRA.


Azterketa dokumentala