Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2014ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

BESTELAKO XEDAPENAK

GARAPENERAKO LANKIDETZAREN EUSKAL AGENTZIA
1184

EBAZPENA, 2014ko otsailaren 28koa, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariarena, Ettore Papa lankide boluntarioari beka emateko «Máster en Cooperación Internacional Descentralizada» erakundeari emandako laguntzari uko egiteko eskaera onartzen duena. Izan ere, laguntza hori Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2011. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan zegoen (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko ziren laguntza haiek).

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariaren 2011ko irailaren 27ko Ebazpenaren babespean, «Máster en Cooperación Internacional Descentralizada» erakundeari 30.450 euroko diru-laguntza eman zitzaion, Ettore Papa lankide boluntarioari beka emateko (NBE-2011BA/0052).

Erakunde horrek, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziari 2013ko irailaren 12an bidalitako komunikazioan, bekari uko-egiteko eskaera bidali zuen, espedientean jasotako arrazoiengatik.

Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat laguntzak arautzen dituen otsailaren 13ko 22/2007 Dekretuak (erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak ematekoak diren laguntzak) 9. artikuluan ezartzen duenez, lankide boluntarioak bekari uko egiteak kobratutako eskubide ekonomikoen itzulketa proportzionala ekarriko duela eta, hala behar izanez gero, ordaindu gabekoak ez direla ordainduko.

Uko egindako zenbatekoa kalkulatzeko, garatu gabeko beka-aldia hartuko da kontuan.

Proposatutako aldaketak onartzeko eskumenari dagokionez, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu, arautu eta jardunean jarri ondoren (ekainaren 19ko 5/2008 Legea, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentzia sortu eta arautzen duena; martxoaren 23ko 95/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren antolaketa eta funtzionamenduko erregelamendua onartzen duena; azaroaren 23ko 310/2010 Dekretua, Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren jarduerak abiaraztea arautzen duena), Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendariak du aipatutako eskumena eta, oro har, laguntza horiek kudeatzeko behar diren ebazpenak ezartzekoa.

Horren ondorioz, honako hau

EBAZTEN DUT:

Lehenengoa.– Erakunde horiek herrialde txirotuetan burutzen dituzten garapen-proiektuetan parte hartzen duten lankide boluntarioei bekak emateko Nazio Batuen erakundearen sistemako nazioarteko erakundeentzat eta erakunde horiei loturiko pertsona juridikoentzat 2011. urterako laguntzak emateko deialdiaren barruan, Ettore Papa lankide boluntarioak emandako laguntzari uko egiteko egindako eskaera onartzea.

Horren ondorioz, «Máster en Cooperación Internacional Descentralizada» erakundeak dagokion kopurua (justifikatuta ez dagoena) itzuli beharko du, hau da, 1.028,54 euro. Halaber, bigarren ordainketa egiteko aginduak (6.000 euro) indarra galdu du.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango zaio Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziaren lehendakariari, hilabeteko epean, ebazpena argitaratu eta biharamunetik aurrera. Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu eta hiru hilabete igarota oraindik ez bada ezer ebatzi, errekurtsoa ez dela onartu pentsatu beharko da, eta administrazioarekiko auzietarako bidea irekita geratuko da.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 28a.

Garapenerako Lankidetzaren Euskal Agentziako zuzendaria,

PAUL ORTEGA ETCHEVERRY.


Azterketa dokumentala