Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2014ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

LEHENDAKARITZA
1185

IRAGARKIA, «Beldur Barik» programa diseinatu eta gauzatzeko kontratua prozedura ireki bidez lizitatzeko dena (Espedientea: 04EMK/04S/2014).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Organoa: Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Espedientea izapidetzen ari den bulegoa: Lehendakaritzako Kontratazio Mahaia (Zerbitzu Zuzendaritza).

c) Espediente-zenbakia: 04EMK/04S/2014.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: «Beldur Barik» gazte programaren diseinatzea eta gauzatzea.

b) Loteak eta kopurua: ez.

c) Burutzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Burutzeko epea: kontratua sinatzen denetik 2014ko abenduaren 31ra arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko modua.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko modua: hainbat irizpide.

4.– Lizitaziorako aurrekontua: 97.272,73 euro; BEZa (% 10): 20.427,27 euro. Guztira: 117.700 euro.

5.– Fidantzak: Administrazio-klausula zehatzen agiriak ezarritakoak.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Erakundea: Zerbitzu Zuzendaritza.

b) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba), 01007.

d) Telefonoa: 945 01 80 48.

e) Faxa: 945 01 81 59.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkeztu arte.

7.– Kontratistak bete beharreko eskakizunak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 29. puntuan ezarritakoak.

8.– Esleitzeko irizpideak: administrazio-klausula zehatzen agiriko karatularen 30. puntuan ezarritakoak.

9.– Parte hartzeko eskaintzen edo eskarien aurkezpena.

a) Agiriak aurkezteko azken eguna: 2014-03-26, 12:00ak baino lehenago.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: Administrazio-klausula zehatzen agirian adierazten direnak.

c) Aurkeztuko lekua:

1) Entitatea: Lehendakaritzako Zerbitzu Zuzendaritza.

2) Helbidea: Nafarroa kalea 2.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba), 01007.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion eskaintzari: bi hilabete, eskaintzak irekitzen direnetik.

e) Aldaerak: ez.

10.– Eskaintzen irekiera:

«C» gutun-azalak irekitzea: 2014-04-04, 12:00etan.

«B» gutun-azalak irekitzea: 2014-04-09, 12:00etan.

a) Entitatea: Emakunde. Emakumearen Euskal Erakundea.

b) Helbidea: Manuel Iradier kalea 36.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz (Araba), 01005.

11.– Bestelako argibideak.

12.– Iragarkien gastuak: enpresa esleipendunaren kontura.

13.– Iragarkia Europar Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali zen eguna: ez dago horrelakorik.

14.– Deialdiari buruzko informazioa eta pleguak eskuratzeko atari informatikoa edo web-orrialdea: www.contratacion.info edo www.euskadi.net/contratacion

Vitoria-Gasteiz, 2014ko martxoaren 3a.

Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeko zuzendaria,

MIREN IZASKUN LANDAIDA LARIZGOITIA.


Azterketa dokumentala