Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2014ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Obra, zerbitzu eta horniduren enkanteak eta lehiaketak

SEGURTASUN SAILA
1187

IRAGARKIA, A-8an eta sarbideetan ibilgailuak arin erretiratzeko eta garabiak eskura izateko zerbitzua helburu duen administrazio-kontratua lizitatzeko dena (Espedientea: T-058/14).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza.

b) Espedientea izapidetzen duen bulegoa: Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza. Segurtasun Saila.

c) Espediente-zenbakia: T-058/14.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: iragarki honen idazpuruan zehaztutakoa.

b) Loteak: ez.

c) Betearazpen-lekua: jarduteko lekuak oro har honako hauek izango dira: A-8 autobia, Bizkaitik igarotzen den zatian, 110. kilometro-puntutik 120. kilometro-punturaino (Kantabriarekiko muga); San Mamesetik 118. kilometro-puntuan-edo (Olabeaga eta Kastrexana) Bilbon sartzeko bide berrien eraginpeko aldeak; eta Bilboko metropoli-arean A-8an sartzeko bideak (BI-637 «Avanzada»; BI-631 aireportuarekiko lotunea, N-637 Errontegi eta Txorierri; N-644 Santurtzirekiko lotunea). Aurreikusten da une jakin batzuetan erabili ahal izatea 130. kilometro-puntutik (Ugaldebieta, Bizkaia) 153. kilometro-puntura bitarteko zatia, errail gehigarria seinaleztatzeko eragiketen bidez trafikoa kudeatzeko.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna: 24 hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: zenbait irizpide.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 336.000 euro (277.685,95 euro gehi 58.314,05 euro BEZarenak), hiru urtealditan banatuta:

2014ko ekitaldia: 110.000 euro (90.909,09 gehi 19.090,91 BEZarenak).

2015eko ekitaldia: 168.000 euro (138.842,97 gehi 29.157,03 BEZarenak).

2016ko ekitaldia: 58.000 euro (47.933,88 gehi 10.066,12 BEZarenak).

5.– Bermeak.

Behin betikoa: esleipen-zenbatekoaren % 5, BEZik gabe.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 – E aldea – solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: 945 01 88 97.

e) Telefaxa: 945 01 87 49.

f) Posta elektronikoa: c-lopez@ej-gv.es

g) Kontratugilearen profilaren interneteko helbidea: www.contratacion.euskadi.net

h) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2014ko martxoaren 21a.

7.– Kontratistaren betebehar espezifikoak.

Sailkapena: ez da eskatzen, baina R taldeko 7 azpitaldeko B kategoriakoa edo hortik gorakoa izanez gero, ez dago kaudimenari buruzko dokumentazioa aurkeztu beharrik, salbu eta kaudimen teknikoari eta beraren segurtasun-arauei buruzko betebeharrari dagokionez.

Enpresek dokumentazio hau aurkeztu beharko dute:

a) Ekonomia kaudimena.

– Egiaztatzeko bideak: finantza-erakunde baten txostena.

– Betebeharrak: kontratazio honetarako berariaz egindako txostena, non aipatuko baita helburua, eta adierazi kontratuaren aurrekontukoaren adinako (336.000 euro) kaudimena duela.

b) Gaitasun teknikoa.

– Egiaztatzeko bideak: kontratua gauzatzeko zer makina eta ekipamendu tekniko dituen jakinarazten duen adierazpena.

– Betebeharrak: gutxienez hiru garabi izatea, gehienez ere 3.500na kiloko arraste-ahalmena dutenak. Ez dira onartuak izango Kaudimen teknikoari buruzko baldintza hori betetzen ez duten enpresak.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2014ko martxoaren 21a, 10:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua:

1) Entitatea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

2) Helbidea: eskutan entregatu beharko dira, Kontratazioan (Donostia kalea 1) edo, bestela, epean, postaz bidali beharko dira, baina egun horretan bertan posta-bulegoan zein egunetan jarri den egiaztatzeaz gain, kontratazio-organoari jakinarazi beharko zaio telex, telefax edo telegrama bidez. Eskakizun bi horiek betetzen ez badira edo eskaintzak jasotzeko finkatutako epea eta ordua amaitutakoan jasotzen bada eskaintza bidali izanaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Nolanahi ere, adierazi den egunetik hamar egun natural igarota, eskaintza jaso ez bada, ez da inola ere onartuko.

3) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denbora eutsi behar dion bere eskaintzari: hiru hilabete, proposamenak irekitzen direnetik hasita.

e) Aldagaiak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

1) Eskaintzak irekitzea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza – Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

b) Helbidea: Donostia kalea 1 – E aldea – solairuartekoa.

c) Herria eta posta-kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) «C» gutun-azalaren data: 2014ko martxoaren 27a, eta «B» gutun-azalarena, ordea, 2014ko apirilaren 7a.

e) Ordua: 08:30a eta 12:00ak, hurrenez hurren.

10.– Bestelako argibideak.

Informazio administratiboa: Segurtasun Saila – Kudeaketa Ekonomiko eta Baliabide Orokorren Zuzendaritza.

Informazio teknikoa: Segurtasun Saileko Trafiko Zuzendaritza.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordaindu beharko ditu.

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 26a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JUAN MANUEL URRETABIZKAIA QUINTANA.


Azterketa dokumentala