Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

48. zk., 2014ko martxoaren 11, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

IRAGARKIAK

Beste iragarki ofizial batzuk

EKONOMIAREN GARAPEN ETA LEHIAKORTASUN SAILA
1188

IRAGARKIA, Honen bidez, jakinarazten da Turismoko zuzendariaren 2014ko urtarrilaren 15eko Ebazpena, dirua itzultzeko espediente bat ebazten duena.

Espedientearen erreferentzia-zenbakia: 01-PT-K-2012-0006.

Susana Conde Rey-ri (Rio Bayas kalea, 48, 01010 Vitoria-Gasteiz, Araba) ebazpen horren jakinarazpena ohiko moduan egiterik izan ez denez, iragarki hau argitaratu behar da.

Espedientearen deskribapen laburra:

(Ikus .PDF)

Halaber, jakinarazten zaio ezen, dirua itzultzeko epea bi hilabetekoa izango dela, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Ebazpen honen aurka, gora jotzeko errekurtsoa jartzeko dagoen hilabeteko epea orokorrean ezarritako epea baino beranduago amaitzen bada, ordaintzeko eguna errekurtsoa jartzeko epea amaitu eta hurrengo egun baliodunean amaituko da, betiere, errekurtsoa aurkezten ez bada; hori guztia, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasunaren Dirubilketa Araudia onartzen duen abuztuaren 31ko 212/1998 Dekretuaren 44. artikuluak 1., 3. eta 4. paragrafoetan dioenaren arabera egingo da.

Ordaintzerakoan, izena (Susana Conde Rey), espediente-zenbakia (01-PT-K-2012-0006), eta Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailari dagokiola adierazi beharko da, eta BBVAren (Banco Bilbao Vizcaya Argentaria) kontu honetan sartuko da dirua: 0182 5685 07 0000226271 (Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusiaren kontu nagusia).

Hori guztia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz jakinarazten da, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legearen 59.5 artikuluan ezarritakoa betetzeko (lege horrek Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legea aldatu zuen).

Vitoria-Gasteiz, 2014ko otsailaren 18a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI ALDEKOGARAI LABAKA.


Azterketa dokumentala